Antxeta Irratiak Donostia eta inguruetan emititzeko lizentzia lortu du

  • Arrosa Sareak pozik agertu da Antxeta Irratia Donostialdean entzun ahal izango delako. Erredakziora bidali duten ondoko agirian egin dute haien balorazioa.


2016ko maiatzaren 20an - 18:07

Arrosakoek aspaldidanik aldarrikatu izan dute irrati komunitarioek eskubidea dutela dialean presentzia erregularizatua izateko. Urteak daramatzate hau eskatzen, eta, aldi berean, salatzen Eusko Jaurlaritzan agintean izan diren azken bi gobernuek ez dutela ezer egin honen alde.

Patxi Lopez agintean zela martxan jarri zen lehiaketak ez zien erantzun inondik inora Arrosatik urteetan egin izan diren eskariei. Are gehiago, gerora ikusi ahal izan denagatik, konpontzera bidean baino egoera okertzera egin du lehiaketa honek. Eta Iñigo Urkulluren gobernuak ere, aurrekoaren akatsak zuzendu ordez, bide beretik jo du,  Arrosa Sreak egin zion eskaria onartu ez zuelako; alegia, lehiaketa 5. Puntura itzuli zedila, Gobernuak egin zuen lehenengo baloraziora.

Arrosaren proposamena onartu izatera, sektorea hein batean erregularizatuago egoteaz gain, dagoeneko xahutu dituen milaka euroak aurreztu ahal izango zituen Eusko Jaurlaritzak

Horrez gain, lau urte dira lehiaketa prozesua martxan jarri zela, eta lege egoerak berdinean darrai. Horrek gero eta desoreka handiagoa egotea ekarri du; izan ere dialean euskarazko irratien proportzioa txikiagoa da 2012an baino, Madriletik ari diren irratiak gero eta gehiago dira-eta.

Eta honetan larriena, Eusko Jaurlaritzak legebiltzarraren erabakiari entzungor egin izana da, zeinetan irrati komunitarioen sektorea erregulatzea eskatzen zen, euskarazko irratiei dagokien lekua emanez.

Kontuan hartzekoa da 2012ko lehiaketaren aurre-esleipenean 3 irrati komunitario izango zirela lizentzia lortu ahal izango zutenak, eta oraingoz bakarrak lortu du. Eta lortzeko modua ere ez da egokiena izan, irrati komertzialen lehian aritu behar izan baitute irrati komunitariook.

Hortaz, ARROSAk Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legebiltzarraren ebazpena bete dezala, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako irrati komunitarioen sektorea erregulatu dezala.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antxeta irratia
Maia Muruaga. Irratia FM-an
“Bi edo hiru administraziopean bizi bagara ere euskarak eta euskal kulturak lotzen gaitu”

Bada hogei urtez, ahots goxo eta irmoa entzuten ari den bidasoarrik. Antxeta Irratiaren hogeigarren urteurrenaren karietara, bertako kazetari beteranoenetariko bat ezagutzeko parada baliatu dugu: Maia Muruaga (Donibane Lohizune, 1977),  “Maia Antxeta”... [+]


"Zaretelako, gara": zaintzaz arduratzen diren emakumeen bizipenak

Batzuetan, "aukeratu gabe eta bat-batean etortzen da" menpeko pertsona zaindu beharra, aipatzen du proiektuan parte hartu duen emakume batek; amaz arduratzeko bere bizitza-proiektua alboratu du beste batek; zahar egoitzan amona penaz hiltzen uzten ari direla dio... [+]


2018-09-11 | ARGIA
Hondarribiko Alardearen berri ematen ari ziren kazetarien aurkako erasoak salatu ditu Hekimenek

Euskal hedabideen elkarteak “elkartasun eta babes osoa” adierazi die joan den larunbatean Hondarribian lanean ari zirela erasoak jasan zituzten kazetariei.


2018-05-15 | Antxeta Irratia
4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdinek, "Pantailarik gabeko desafioa" batuko dute

Urruñako San Frantzisko Xabier ikastetxeak iaz  egindako “Pantailarik gabeko 10 egunen desafioaren” ondotik, aurten 4.600 haur, 18 herri eta 30 egitura ezberdin batuko dituen “Pantailarik gabeko desafioa” aurkeztu zuten joan den astean... [+]


Antxeta Irratiak Donostialdean emititu ahalko du, Espainiako Auzitegi Gorenak baimena berretsi ostean

Hego Euskal Herrian legalki arituko den euskarazko lehen irrati komunitarioa da. Lau urteren ostean, behin betiko erabakia hartu du epaileak.


Eguneraketa berriak daude