Antton Luku idazle eta antzerkigileak Libertitzeaz (Pamiela, 2014) saiakera ondu du berriki. Joxe Angel Irigarai argitaletxearen izenean mintzatu delarik, liburu erreferente eta abiapuntutzat jo du Lukuren lana. Antzerkia zer den, bere esparrua norainokoa den eta espazio sortzaile horretan garrantzia zerk hartzen duen azaldu du Lukuk, post-it moduko oharrei forma emanez.
Azken urteetan bildu dituen datu, gogoeta eta lekukotasunak bere mandiotik atera eta batu egin ditu Lukuk. Euskal irratietan egin zaion elkarrizketan aipaturiko bat, Txomin Peilleni gertatua, “ibili baizen Oihenart, Zalgize eta horien dokumentuen gibeletik, eta non ziren atzeman zuelarik, aitzineko astean boteak izan ziren zaborretarat eta joan zenerako sutan zen zabortegia. Gero, bukatu zuen erranez, euskal literaturaren historia alimaleko katastrofea dela, eta uste dut arte popularrena ere bai, eta esango nuke lekukotasun horiek oro falta zaizkigula, ez baita erraz horiek biltzea, jendeek ez baitute kontatzen den bezala, eta ez dute konprenitzen zergatik nahi dugun hori bildu edo zer nahi dugun jakin. Ganerra hustu dut horregatik, baina erraten dut ere, antzerkian zabiltzalarik anitz idazten duzu, zuzendaritzan planak egiten dituzu, egiten dituzu marrazki batzuk, gero oroitu behar delako halako gauza, eta horiek ez dituzu botatzen, eta apaletan baduzu bordela, baina atxikitzen dituzu. Nahi baduzu, horixe da bildu eta forman ezarria izan dena, hori baliatzen ahal baitu abentura berean ari den batek”.
"Oharrak dira, ez ditut molde bordelikoan eman. Zaila da forma atzematea, nola errango duzun hori, dena nota ttipi baita. Mintzatzeko molde bat atzeman behar duzu, liburu batean hori komunikatzeko, eta hori izan da idazte lana”.
"Hasteko, guk ez dugu dantza maite ukan bakarrik teknikarengatik. Maite ukan ditut dantzan ari ziren jendeak, haien euskara, haien bizitzeko moldea, irri egiteko moldea, plazan izateko moldea. Maite ukan ditut zaharrak ere, utzi zuten dantza eta hori guztia begiak ixten ditudalarik entzuten dut euskara, eta entseatu dut euskara hori ekartzen, bere inperfekzio guztiekin, bere haustura guztiekin, eta bere galdezkako puntu guztiekin".
”Jendeek badakite badela mundu bat dantzaren inguruan, badirela ankdotak, badela abentura bat plazaz plaza ibiltze horretan, formakuntza bat horren gibelean, badela musika... Uste dut jendeek badakitela biziki konplexua dela, argazki zaharrak ere hor dira, publikatuak dira, helburu desberdinekin, badakite badela inguru bat, erakargarritasun handia du oraindik, edozein adineko jendek maite dutela transmititua izan dadin. Egiten da ahal bezala, liburuan bada post-it edo oroitzeko gauzak".
"Zeren nahi baduzu, dantza ikasi duzularik, joaten zara plazara, baina batzuetan ez dakizu gorputza nola atxik, nola beztitu xuxen, so egin behar duzunez jendeei. Eta hor sartzen gira antzerkiaren lengoaian, eta konprenitzen dugu gure dantza antzerkia zela”.
“Antzerkia zer den, bakoitzak badu bere defizionea, izaten ahal da gonbita bat, festa bat, testuak, liburutegietan den genero literarioa... Enetako, gehiago, eta hor dantzari lotzen dut, entsegu aretoetan dagoen giroa da, eta hor diren eztabaidak, delako espazio libre hori euskaraz funtzionatzen baitu bakarrik, eta non euskara egiten den bakarrik, eta egokitzen, eta bereganatzen, non lotzen den hizkuntza eta gorputza, eta horrek egiten du hizkuntza baten egiazkotasuna”.
Pantzo Hirigaraik idatzi eta zuzendutako antzezlana da 'Uda leku'. Opor garaiko kanpaldi baten istorioa kontatzen du eta 2024ko martxoan Itsasun egindako emanaldia da honakoa, Kanaldudek bideoz grabatua.
Urriaren 4tik 19ra iraganen da Nafarroako arte eszeniko komunitarioen jaialdia Iruñean, nazioartekotza eta kritika soziala ardatz harturik.
Ganbaran arrak bizi dira, arrek arrentzat sortutako munduan. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako “akatsa”. Goian jaun eta jabe. Behean kateak eta iraultza. Gela biak inkomunikatuta daude, ez dago nahasterik. Nola etorriko da orduan, aldaketa... [+]
Zer egingo zenuke lagun baten bizia salbatzeko? Zer emango eta zer gordeko zenuke? Komedia honetako hiru lagunek auzi honi eman behar diote erantzuna. Gau zoro batean, ezusteko gertaerak bata bestearen atzetik etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duin eta zintzotzat duzu, eta hala ere,... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra... eta zelan ez... biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizi gara historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko tresnak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Euskal musikaren imajinario kolektiboan murgilduko gaituen ikuskizuna da “Ez dok Hiru”. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala.
Eoa, deskonzertantea eta irrigarria azalez, baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Liluragarria da zinez aulkien disdira. Orok merezi du lanaren osteko atsedena. Kasu, ostera, sakona da loaren eztena. Esertzen bazara aginduetara makurturik, heriok ohartu orduko, jango dizu barrena