Beti uste izan dut Euskal Herria Sardes bezalakoa zela, Ziro Handiaren neurrikoa, zeinak bazekien, ondo jakin ere, herri edo komunitate baten ohiturak eta burujabetasun grina gakoak direla bere autoestimua sustatzeko, eta nahikoa zela horiek zentzuz erabiltzea herri horren azpiratzea eta bere gogoaren asebetetzea bateragarri egiteko. Zapalduak bat. Eta bada Sardes neurri handi batean, munduko satrapen artean puntakoena.
Baina euskararen (euskaldunen) aurkako oldarraldia ikusirik, ez dakit nik ba Antropolisen antza gehiago daukan gure herriak. Antropolisen, gurean bezala, elite bat omen dago. Euskaldunek osatzen dute eta, euskararen aitzakiaz baliatuta, administrazioaren lanpostu eta kargu gehienak okupatzen dituzte, gehiengo naturala, erdaldun zintzoak, alegia, baztertuta. Adituek diotenez, biztanleriaren %85ak ezin du administrazio publikoan lanpostu bat eskuratu, hizkuntza-eskakizunen erruagatik. Esan nahi baita, euskararen inposizioagatik: eskatu nahi duzun beste, baina ez duzu lana eskuratuko euskalduntzen ez bazara. Are gehiago, nola judutarrek Antropolisen legez, hala egiten dute euskaldunek Euskal Herrian: irakaskuntza ere euren neurrira mugatu, haur hezkuntzatik unibertsitateraino, eta jende zintzoari sarbidea ukatu. Sioneko jakintsuen sarea beldurgarria omen da: Eusko Ikaskuntza, ArantzazuLAB, UPV/EHU, Olaso Dorrea, Sabino Arana Fundazioa… elite politikoaren habi eta harrobi bilakatu dira. Eurek kontrolatzen dute gure etorkizuna; amaraun ilun horretan hartzen dira herriari dagozkion eta ukatzen zaizkion erabakiak.
Antropolisen, gurean bezala, elite bat omen dago. Euskaldunek osatzen dute eta, euskararen aitzakiaz baliatuta, administrazioaren lanpostu eta kargu gehienak okupatzen dituzte, gehiengo naturala, erdaldun zintzoak, alegia, baztertuta
Onartu behar da Antropolisen egoera askoz txarragoa zela. Biztanleria osoaren %1 besterik ez zen judutarra eta, halere, eskaini zen udaltzain lanpostu bakarra judutar batek eskuratu zuen. Teorian, bai konstituzioak bai legediak herritarren arteko berdintasuna eta ekitatea babesten zuten; errealitatean, ordea, ez zegoen inolako berdintasunik. Gutxiengo bat izan arren, judutarrek administrazio publikoko lanpostu guztiak eskuratzen zituzten, eta gehiengo ariarra diskriminatu. Atera kontuak: zenbakiak aztertuz gero, judutarrek ariarrek baino ehun aldiz eskubide gehiago zeuzkaten. Are gehiago, ariarrek lanpostu batetik bat ere ez zuten lortu, zero. Bat zati zero infinitu denez, gutxiengoaren eskubideak ariarrenak baino infinitu aldiz gehiago ziren! Antropolis altxatu zen.
Gurean ez da horrenbesterako, baina bada kezkatzeko modukoa. Ehuneko hamabostak lanpostuen ehuneko ehuna lortzen du, itzalean ehundutako sareak inposaturiko eskakizun baztertzaileen bitartez. Dena den, ondorioa bera izango da: etorriko da eguna noiz euskaldunen eskubidea erdaldunena baino infinitu handiagoa izango den, administrazio publikoan lanpostu bat eskuratzeko. Oharkabean, euren amaraunean harrapatuta bizi gara.
Halaxe da, bai, Euskal Herriak Antropolisen itxura dauka, gero eta gehiago. Izan ere, antropolistarrak bezala altxatu baitira eta, berdintasunaren izenean, batezbesteko zientzia zehatzaren bermeaz, eta gutxi balitz bezala legearen babesaz, euskara baztertzailea dela frogatu dute. Hemendik aurrera erdaldun hutsek eskubide osoa izango dute errauts elitearen hizkuntza ez ikasteko eta ez erabiltzeko. Hitz egiteko eta ez entzuteko gaitasuna, ekarpenak egiteko baina ez jasotzeko ahalmena, euren gustukoa ez dena ez ikasteko eta hauskorra ezabatzeko boterea. Antropolis gurean.
Aitor Montes Lasarte, familia medikua Osakidetzan
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]