Antillak zeharkatzen ari da 'Irma', Karibeak ezagutu duen urakanik bortitzena

  • Historian Karibeko uharteek ezagututako urakan gogorrena, 5. graduko Irma, kalte handiak ari da eragiten harrapatu dituen lurretan. Astelehenean Barbuda gainean zegoena, Puerto Ricon kalte handiak eragin ostean une honetan Haiti eta Dominikar Errepublikarantz doa.


2017ko irailaren 07an - 09:46
Irmaren ibilbidearen aurreikuspena irailaren 7 goizaldean. (Irudia: National Hurricane Center)

Orduko 290 kilometroko abiadurako haize eta berekin eramandako euriteekin, zeharkatu dituen uharte guztietan txikizio handiak eragin ditu Irmak, adituen ustez 2005eko Wilma urakanaren gaiztakeria gainditu behar duenak. Zortzi hildako aipatzen ziren ostegun (irailak 7) goizean, baina ziur handituko den biktima kopuruez gain kalte itzelak eragin ditu soro, etxe eta azpiegituretan.

Barbudako lehen ministro Gaston Brownek esan du eraikuntzen %90 suntsituta dagoela eta biztanleen %60k galdu duela etxea. Frantziaren jabego den Saint Martin uhartearen %95 txikituta dago, orobat Saint Barthelemy uhartearena. Antzeko albisteak zabaldu dira Antilla Txikietako irla guztietatik. Askoz handiagoa den Puerto Ricon, berriz, milaka jende geratu dira argindarrik gabe.

Ostegunean Haiti eta Dominikar Errepublikak osatzen duten Hispaniolara iristekoa da denboralea. Bahametan Hubert Minnis lehen ministroak agindu du sei uharte ebakuatzea, estatu horrek historian ezagutu duen ebakuaziorik handiena. Kuban ere, nahiz eta itxaropena duten ostiralean uhartea arramazkatu bai baina ez duela bete-betean joko, agintariek agindu dituzte ebakuazioak eskualde arriskutsuenetan eta tren zerbitzuak eten dituzte. Harvey ekaitzaren kalteen artean burua jaso ezinik dabiltzan Floridan ere, AEBetan, ebakuazioak hasi dira penintsulara larunbatean iritsi baino lehen.

Gogor zafratuetako uharteetako bat Aingira da (Anguilla ingelesez), bere 13.000 biztanlerekin Britainia Handiaren menpe dagoen paradisu fiskal txikia. Handik Josephine Gumbs-Conner abokatuak BBC kateari azaldu dio inguratzen duen hondamendia: "Urakanekin oso ohituta gaude, baina oraingo honen indarrak gainditzen du edozein kalkulu. Aingira txiki-txiki eginda utzi du. Gure poliziaren eraikinak kalte handiak ditu teilatuak, epaitegiak bezala, eta espetxeak, eta ospitaleak. Herren geratu gara oinarrizko zerbitzuetan, hori hasteko. Baina uhartea gaur nola dagoen ikusten baldin baduzu, irudituko zaizu bonba atomiko bat lehertu zaiola. Hain larri gaude une honetan".

Karibe eta inguruean uneotan bada beste gertakizun bitxi bat: Irma indarrean dagoen aldi berean, Katia bigarren urakana ari dela indarra hartzen Mexikoko Golkoan eta hirugaren bat, Jose, Atlantikoan barnerago.

'Irma' urakana, alde banatan dituela 'Katia' eta 'Jose'. (Irudia: National Hurricane Center)
'Irma' urakana, alde banatan dituela 'Katia' eta 'Jose'. (Irudia: National Hurricane Center)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondamendiak
Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Lemoako Bistibieta zabortegian egon liteke 'Prestige' hondamendian euskal kostaldean bildutako galipotaren %37

Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]


2024-01-02 | Leire Artola Arin
Japoniako 7,6 graduko lurrikarak eragindako hildakoak erregistratutako 48ak baino gehiago izan daitezke

Astelehenean Japoniako mendebaldeko kosta kolpatu duen lurrikararen ondorioz dozenaka pertsona zaurituta eta etxebizitza ugari suntsituta daude. Gutxienez 48 hildako eragin ditu, baina hondakinen azpian harrapatutakoak “lehenbailehen” erreskatatzeko beharra... [+]


Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Gutxienez 6.200 hildako eta 10.000 desagertutik gora eragin ditu Libiako hondamendiak

Kalteturiko lurraldea hondamendi eremu izendatu dute. Gehien kaltetutako hiria Derna izan da, eta erreskate taldeek zailtasunak dituzte hara iristeko.


Eguneraketa berriak daude