Añorga: 2.000 biztanleko auzoa multinazionalen jo-puntuan

  • Mc Donalds egun batzuetarako itxi izanaren poza zabaldu dute Añorgako auzotarrek, eta salatu dute auzoa multinazionalez bete diela udalak eta aldiz, oinarrizko zerbitzu publiko asko falta zaizkiela.


2017ko uztailaren 3an - 10:27
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekainaren 29an ireki zuten Belartza Canterako Mc Donalds berria eta biharamonean itxi, herritarrek publikoki eginiko presioak salatu baitzuen jarduera baimena lortzeko beharrezko txosten guztiak ez zituela indarrean. Auzotarrek zabaldu duten oharrean salatu dute Eneko Goia Donostiako alkateak eta Enrique Ramos Hirigintza zinegotziak "alfonbra gorria jartzen" ari zaizkiela multinazionalen ereduari: "Zergatik utzi zioten Mc Donaldsi irekitzen? Zergatik aritu ziren joan den urtean Belartza Canterako obretan lanean, obra bera lizitatua izan baino lehenago? Donostiako Udalarengatik balitz eta presionatu ez bagenu, gaur Mc Donaldsek berriro irekiko zuen".

 

 

 

Mc Donaldsen irekiera egunean protestarako deia egin zuen irudia.

 

 

 

2.177 biztanle, dozenaka multinazional eta zerbitzu publikorik apenas

Añorgako auzotarrek kezka adierazi dute, 2.177 biztanle izanik auzoan duten multinazional kopuruagatik eta etor daitezkeenengatik: "DHL, Jorge Fernandez, Mercedes Benz, Decathlon, Mc Donalds, Coca Cola, Mercadona, Heidelberg Cement Group, Strong Wears, Sumelco, Ikor, Dürr, Thyssenkrupp... hauek errealitate dira dagoeneko, baina, Donostiako Udalak OASAko eraikinean 14.000 m2-ko beste poligono komertzial bat eraiki nahi du eta Goiko Belartzan, berriz, 210.000m2-koa". Añorgatarren beharrak ez daudela hornituta oroitarazi dute: "Añorgan ez dugu osasun etxerik, ez dugu kultur ekipamendu publiko bakar bat ere, kirol ekipamendu publikorik ere apenas. Herritarron beharrak asetzeko ezinbesteko diren horietan sekulako gabezia publikoa dago Añorgan eta Donostiako Udalak honen aurrean eskaintzen diguna poligono eta multinazional gehiago dira".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hirigintza
2025eko azaroaren 5
Lurraldea eta arkitektura
Aukera bat da

2025eko urriaren 8
Lurraldea eta arkitektura
Argiztapena

2025eko abuztuaren 19
Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

2025eko apirilaren 2
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Eguneraketa berriak daude