"Angula Ustelak" bira Intxaurrandieta eta Errazkinen aurkako epaiketa salatzeko

  • Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua jendarteratzeko Euskal Herriko 35 herritan hitzaldiak antolatu dituzte, Gipuzkoa Zutiken izenean prentsara bidalitako oharrean jakinarazi dutenez.

ARGIA @argia
2018ko otsailaren 20a
Ainhoa Intxaurrandietak 35 hitzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan. (Argazkia: Gipuzkoa Zutik)

2013an Donostialdeko erraustegia gelditu zuten Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkin (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) 2018ko irailean epaituko dituzte.

"Kasu benetan larria da eta Euskal Herri osoan jendea ohartarazi nahi dugu jokoan dagoenaz. Gaur egun inoiz baino indartsuago eta gupidagabeago agintean dagoen Euskal Erregimenaren politika nolakoa den oso errepresentatiboa da Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kasua. Irailean epaituko dituzte gipuzkoar guztiontzat ekonomikoki kaltegarria eta Donostialdeko milaka herritarren osasunarentzat arrisku garbia den erraustegia gelditzeagatik. Ondasun pertsonaletatik 100.000.000 euro eskatzen dizkiete. Erabat onartezina", diote.

Prentsa oharrean jakinarazi dutenez, beren ustez "epaiketa mugarria" izango da eta "Gipuzkoa eta hondakinen gaia gainditzen ditu erabat". Herri bakoitzeko eragileekin elkarlanean antolatu dute Gipuzkoa Zutikeko kideek. Bira Hernanin hasi dute joan den asteazkenean eta Gipuzkoa, Bizkaia, Lapurdi eta Behe Nafarroan ibiliko dira ekaina bitartean.

"Ulertzen dugu beste edozein lurraldetan, beste edozein proiektu estrategiko gelditu izan balitz, berdin-berdin egingo lukeela erregimenak: betikoei negozioa ukitu dietenak zigortzen saiatu, modu pertsonalean eraso eginda", diote.

Epaiketa honekin "Euskal Erregimena" bidaltzen ari den mezua beren ustez da ezin dela eredua zalantzan jarri. "Beste eredu bat nahi duten herritarrek hauteskundeak irabaztea lortzen badute ere, eta milaka milioiko zorra dakarten proiektuak alferrikakoak direla frogatzen badute ere, negozio horiek ezin dira ukitu. Bestela zureak egin du".

Beren hitzetan, Intxaurrandieta eta Errazkin zigortzen badituzte, "mugarri oso arriskutsua" jarriko dute eta "aurrerantzean edozein proiektu gelditzen saiatuko denak, aurrekari honen itzal izugarria izango du gainean".

Angula Ustelak elkartasun bira iragartzeko egin duten kartela.

"Hitzaldi honetan ikusiko dugu, erraustegiaren kasuko gertakizun zehatzetan oinarrituta, Euskal Erregimenak nola funtzionatzen duen. Ustelkeriari lotutako hamaika gertakizun ezagutuko ditugu: Lapurtutako ordenagailuaren eta suntsitutako dokumentazioaren kasuak, bankuekin eginiko tratu absurdua, enpresen txostenak idatzi zituzten funtzionarioen kasua, beharrezkoa ez den gastu publikoa justifikatzeko gaindimentsionatutako datuak... Diru publikoa betikoen esku pribatuetara pasatzeko mafiaren jokamoldea da", jakinarazi dute.

Beren ustez "epaitu beharreko bakarrak, Euskal Erregimenaren ustelkeria eta mafia jokabidea dira". Eta iraileko epaiketarekin aurrera jarraituz gero, "epaiketa hori herritarron interes orokorren aurka ari diren politikariak kalean epaitzeko baliatzeko asmo osoa daukagu. Horregatik kartelean erabili dugun leloa: norbait epaitzekotan, epai ditzatela ustelak". 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ustelkeria  |  Gipuzkoako erraustegia  |  Errausketa

Ustelkeria kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-19 | Nahia Ibarzabal
'De Miguel' auziko akusatuek ez dute negoziatuko fiskaltzarekin

Zigorrak arintzearen truke akusazioak aitortzea eskatzen die fiskalak baina akusatuen abokatuek adierazi dutenez, errugabeak direla defendatuko dute eta fiskaltzarekin negoziatu gabe bilatuko dute absoluzioa.


'De Miguel' auziko defentsa akordio bila dabil, erruduntasuna onartzearen ordainetan

Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohia, De Miguel auziko akusatu nagusia eta ustez iruzurra egiteko enpresa-sarearen burua, astelehenean zen deklaratzekoa. Baina ez du egingo. Bi astez atzeratu egin da epaiketa, defentsa fiskalarekin akordioa lortu nahian dabilelako.


2018-09-17 | Zero Zabor
Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?

Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain.


Kursaal eta estraperloa

Donostia, 1934ko irailaren 12a. Gran Kursaal kasinoan Straperlo izeneko bi erruleta mekaniko jarri zituzten abian.


2018-08-22 | ARGIA
De Miguel auziarekin lotutako enpresa bati kontratu publiko bat eman zaiola salatu du EH Bilduk

De Miguel auzian “inplikatuta” dagoen STOA enpresari eman diote Miñaoko parke teknologikoko sektorizazio planaren erredakzioa egiteko kontratua EH Bilduk jakinarazi duenez. Koalizioak aurreratu du, EAEko Legebiltzarrean eta Gasteizko Udalean azalpenak eskatuko dituela.


2018-06-19 | Axier Lopez
Munduko Kopak badu irabazlea

Estadio, taberna eta albistegietako orroak futbola ez den gainerako guztia estaltzen hasi dira, baita nazioarteko futbolarekin lotutako negozio ilun eta ustelak ere. 2015eko AEBetako fiskal nagusiaren hitzak ahanzturaren zingiran urperatu dira jada: “Futbolaren kupuletan agerikoa, sistematikoa eta sakonki errotutakoa da ustelkeria”. Errusiako gizonezkoen munduko futbol txapelketari begira izango dira 3.400.000 lagun, FIFAren datuen arabera. Eta badakigu kiroletik baino negoziotik... [+]


Ustelkeriak Sabin Etxearen atea jo du

Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handienetakoa da De Miguel auzia. Besteak beste, dirua zuritu, legez kanpoko komisioak jaso eta hirigintza operazioekin iruzurra egitea egozten diete Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohiaz gain auzipetutako beste 25 laguni, horietako asko alderdi jeltzaleari oso lotuak. Ikusteke dago euskal Gürtelak zer faktura ekarriko duen, baina Sabin Etxean aspaldi ari dira altzariak estaltzen alderdia ahalik eta gutxien zipriztintzeko.


De Miguel auziko hiru inputatuk 170.000 euro jaso zituzten kalte-ordain gisa "bidegabeko kaleratzeagatik"

De Miguel auzian inputatuta daude hirurak eta denera 170.000 euroko kalte ordaina jaso zuten, Hala Bedik argitaratu duenez. Ustelkeriagatik EAEko epaiketarik handiena da eta EAJko kide ohi ugari daude akusatuen aulkian.


Osakidetzako oposizioetan, hamar espezialitatetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak

Osakidetzako oposizioetan iruzurra egon dela salatu du LAB sindikatuak eta salaketarekin bat egin dute ELA eta ESK sindikatuek ere, baita oposizioko EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP talde parlamentarioak ere.


2018-06-05 | Nahia Ibarzabal
Osakidetzako iruzurraren aurrean Darpon sailburuak lasaitasunerako deia egin du

Jon Darpon osasun sailburuak asteleheneko prentsaurrekoan, lasaitasun mezua igorri die azterketagileei eta epai mahaia osatzen duten Osakidetzako profesionalei.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude