Ainhoa eta Inakik 40 miliun euro ordaindu beharko dituztela entzuna ginuen angula ustel ixtorio zerbaitengatik. Hainbeste diru pagatu behar izateko zer nolako kaltea egin ote dute Hego Aldeko euskaldun hautetsi hauek.
Gipuzkoan iragaiten da auzia. Hirigune eta fabrikategi haundiez nasaia izanez eskualde hori, eztabaida gorria dute aspaldixkoan ondarkinen desegitearekin. Badakigu Hegoalde hortan gauzak ez dituztela beti erdizka egiten, eta Donostia aldean erraustegi haundiegiaren proiektoa asmoetan aitzina zoan. 2013an, Gipuzkoako gidaritza ezker aber-tzaleek harturik, hautetsi gazte eta ausartek ez dela erraustegirik eginen Donostian deliberatu zuten. Ingurumen saileko diputatua orduan Inaki Errazki eta ondarkinen sailaren arduraduna Ainhoa Intxaurrandieta.
Badirela ondarkinen desegiteko alternatibak ederki zabaldua dituzte ideiak eta moldeak Zero Zabor bezalako elkarteek. Usurbil ala Hernani, berdin hogoi mila bizitzale duten Gipuzkoako hiri askotan, ondarkin berexketak sekulako jauzi sendoa egin du hamar urtetan. Ahal den guzia birziklatu, eta ez erosi osoki birziklatzen ez denik. Berex eta bil, bil eta erabil. Nor berak bere etxean indar berezia egin behar zuela baietz. Eta botere publikoak araberako ondarkin bilketak antolatu behar zituela prefosta.
Aintzindari abiatua zen beraz Gipuzkoa inguramenaren zaintzeko sail horietan, Kataluniako edo Italiako beste herrialde batzu bezala. Desegiten ez den ondarkinik gutien gutiena, erosteko moldea bestelakoa, jateko moldeak ere sendoagotik eta hurbilagotik…
Azken bozkaldietan itzuli dira berriz giderretarat eskuineko euskaldunak. Eta hauek portuko ateak zabaldu dizkiote berriz liberalismoaren uhainari. Erraustegiaren proiektua jo ta ke martxan ezarri dute Donostiako Zubietan. Eta auzitarat jaulkiko dituzte Inaki eta Ainhoa, erraustegiaren gibeltzapenaren kalte ordainak paga ditzaten.
Erraustegiak munstro batzu dira. Beren ke eta errautsekin inguruko bizitzaleen osagarria arriskutan ezartzen dute, frogak badaude nunahi. Gainera, zernahi irentsi behar dute egunero erraustegiek, beraz kontsumo itsu eta nasaiaren ixurian segitzerat behartzen dute jendarte guzia zenbait hamar eta hogoi urterentzat, batzuen probetxu eta gehienak menpeko.
Botere ekonomikoa daukatenek beren esku gehienetan botere politikoa, zuzenka ala zeiharka. Beti pentsamolde berdintsua: enpresak ongi hazten badira, lana baditake herritarrentzat, eta goiz ala berant diru lankarra jautsiko zaio jendarte guziari burutik behera.
Angula ustelak deitu dute naski Ainhoak eta Inakik badabilaten hitzaldi itzulia Euskal Herrian gaindi, salatzeko hemen ere botere ekonomikoa daukatenek beren abantaila bakarrean baliatzen dutela botere politikoa, guzien interes orokorraren ordez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]