Ane Muguruza: “Espainiako Estatua atzeraka ari da, gure senideen heriotza justifikatuz”

  • Eusko Legebiltzarreko Oroimen eta Bizikidetza lantaldean hitz egin du Josu Muruguza gerra zikinak hildakoaren alabak. ETAren eta poliziaren biktima banaren testigantza ere jaso dute. 


2017ko urriaren 12an - 09:33
Ane Muruguza Gasteizko Parlamentuan. (Arg.: Argazki Press / Juanan Ruiz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1989an estatu aparatuekin loturiko atentatu batean hildako Josu Muguruzaren alabak, Ane Muguruzak, biktima gisa bere lekukotasuna eman du Eusko Legebiltzarrean. Bere esanetan abusu polizialen eta gerra zikinaren biktimen senideek "biktimizazio bikoitza" jasaten dute, Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi duelako Gasteizko parlamentuak onartutako abusu polizialen inguruko legea.

Muguruzak, urteotan sufritutako "bakardadea" salatu du. Bakardade horrek, gainera, euren sufrimendua areagotzen duela azaldu du, "sektore batenganako exigentzia handiak egiten diren bitartean, Espainiako Estatua ez delako kapaz izan gu biktima bezala onartzeko eta atzeraka ari denean gure senideen heriotza justifikatuz".

Ponentzian Mari Carmen Hernandezek ere hitz egin du, ETAk 2000. urtean hildako Jesus María Pedrosa PPko zinegotziaren alargunak. honek indakreriaren inguruko "autokritika" egiteko eskatu dio EH Bilduri. Hernandezek esan du "sufrimendua bi aldeetan" egon dela eta onartu du biktima batzuek oraindi kez dutela onarpenik izan, torturak eta beste zapalkuntza batzuk aipatuz.

1977an poliziaren jipoi batengatik aita hil zioten Ines Nuñez de la Parte ere izan da Legebiltzarrean testigantza ematen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude