Andy Robinson: “Harreman oso estua dago Davoseko elitearen eta troikaren artean”

  • Andy Robinson kazetari eta idazlea Davoseko goi bileraz, krisiaz eta Espainiako Estatuko desberdintasun ekonomikoez eta prekarietateaz aritu da La Directan egindako elkarrizketan. Kazetari bat mendi magikoan: nola hondoratu du mundua Davoseko elite ekonomikoak liburuaren egilea da Robinson.


2016ko urtarrilaren 21an - 10:53
Andy Robinson La Vanguardiako kolaboratzailea da egun, eta lehenago Cinco Días, The Guardian eta Ajoblancon aritu izan da.

Austeritate politikek ez dute suspertu zorraren krisia pairatu duten herrialdetako bat bera ere ez. Zer iritzi duzu PIGS deritzon herrialdeak suspertzeko troikak proposatutako neurriez? Harremana dute Davos Man deiturikoekin?

Harreman oso estua dago Davosen urtero biltzen den enpresa eta finantza elitearen eta troikak garatutako politiken artean. Neurri politikoek bidea erraztu diote finantza funts putreei. Izan ere, Europako periferian aurrera eraman diren politikek higiezinetako eta ekonomiako aktiboetako prezioetan izandako suntsiketaz baliatu dira eliteak.

Espainiako Estatuan barne eskaria geldiarazita dago eta zuntz produktiboa galtzen ari da. Krisiaren aitzakia baliatuz, askoz ere baztertzaileagoa eta esklusiboagoa den gizarte klasista eraikitzen ari al dira?

Muturreko desberdintasun ekonomikoak dituen gizartea da. Errenta igoera guztiak populazioaren %1 jasotzen baditu, ezinezkoa da gainontzeko %99 ekonomiaren hazkundea bultzatuko duen motorra izatea. Davosek onartu zuen 2011n bere diskurtsoa keynesiarra zela. Are gehiago, langile klasearen pobretzeak kapitalismoaren erreproduzitzeko ahalmena suntsitzen duela azaldu zutenean, Marx aipatu zuten. Irabaziak lortzeko bide bakarra produktuak merkatuan saltzea dela gaineratu zuten, eta horretarako kontsumitzaileek produktu horiek erostea ahalbidetzen dieten soldatak izan behar dituzte. Henry Fordek langileei soldata altuagoak ordaintzen zizkien, bere autoak erosi ziezaioten. Ideia hau XX. mende hasieran ulertzen zuten, baina, kapitalismoaren azken fasean ahaztu egin da.

Berriki, Luis de Guindos Espainiako ekonomia ministroak adierazi zuen Espainiako Estatuko BPGa %0,3 ari zela hasten. Krisitik aterako garela uste duzu? Hala bada, zenbat egin dugu atzera?

2008an genuena berreskuratzeko gutxienez hamar urte beharko ditugu. Munduko Diru Funtsak egindako aurreikuspenen arabera, 2018arte Espainiako Estatuko hazkundea zero izango da. Espainiako Estatuaren susperraldia nondik etorriko den da planteatu beharreko gaia. Diru-batasuna mantentzen bada ezingo da soldatarik igo; hortaz, ez da egongo krisitik irteterik Europaren baitan, barne debaluaziorik gabe. Uste dut adostasuna dagoela ideia horren inguruan. Lehen dirua debaluatu zitekeen, gaur egun soilik soldatak. Bestalde, diotenez, esportazioak dira ekonomiaren motorra. Espainiako Estatua lehiakortasunez hazi ahalko da mundu mailan bere soldata baxuei esker. Hala ere, nora esportatuko dugu? Garatzeko bidean dauden herrialdeak esportatzen duten ekonomien kontsumo iturri nagusi izango zirela zioten, baina hauek ere krisian sartu dira.

-Elkarrizketa osoa La Directan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


Analisia
Erreforma fiskala, oraingoz ezta ere

Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Bizitzaren garestitzeak etenik ez: argindarra, gasa, udal zergak eta autobideak, garestiago

Hego Euskal Herrian, egun indarrean dagoen neurri mesedegarri batek soilik jarraituko du aplikatzen, gutxienez ekainera arte: oinarrizko elikagaiei BEZik ez ordaintzea.


Eguneraketa berriak daude