Emakumeak borrokan

Andoni arrain-saltzailearen kexak ezagutzen zituen Rementeriak txioa argitaratu aurretik

  • Ser irratian elkarrizketa egin diote Barakaldoko arrain-saltzaileari. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak txiokatutakoa gezurtatuz, badu kexarik eta eskakizunik, eta zuzenean esplikatu zizkion Rementeriari honek txioa idatzi aurretik.

ARGIA @argia
2019ko maiatzaren 15a

Asteartean sare sozialak sutu zituen Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Barakaldoko Andoni Arrain-saltzaileari buruzko txioarekin. Bi enplegu eta ia 18 orduko lanaldia izateagatik kexurik agertzen ez duen eta laguntzarik eskatzen ez duen Ezkerraldeko langilea eredu bezala agertu du hurrengo foru hauteskundeetan Bizkaiko EAJren zerrendaburua denak.

Herritar askok amorruz hartu dituzte Rementeriaren hitzak, esklabo neoliberal alaiaren apologia egitea leporatuta. Arrain-saltzailearen hitzak entzunda jakin da, gainera, EAJko hautagaiaren txioak informazio faltsua zabaldu duela.

Ser irratiak Barakaldoko arrain-saltzaileari egin dion elkarrizketa laburrean, kexu da Andoni. Gero eta saltoki handi gehiago ari direlako zabaltzen, “komertzio txikiak hondoratzen" dituztenak eta, aldiz, tokiko saltoki txikiek ez dutelako laguntzarik, “ez Aldundienak, ez Udaletxeenak, ez alkateenak”. Horren ondorioz merkatu txikiak ixten ari direla dio, Barakaldokoa barne. Bertan du arrandegia. Postua mantentzeagatik soilik hilean 600 euro ordaintzen dituela dio, “gehi ura, argia...”. Laguntza eskatzen die politikariei: ez ditzatela zentro komertzial gehiago zabaldu, eta komertzio txikia lagun dezatela. “Hilabeteroko kuotengatik hainbeste ez ordaintzea eta zaborrekin lagundu gaitzatela”.

Kexu eta eskaera guzti horiek Rementeriari azaldu zizkion Andonik, elkarrizketan azaldu duenez. Ahaldun nagusiak Barakaldoko merkatura egin zuen bisita hauteskunde-kanpainaren barnean. “Hona hurbildu zen, ‘zer moduz?’ galdetu zidan, ni nintzela merkatuko gazteena, eta ea nola ikusten dudan. Eta zuri esan dizudana esan nion –diotso kazetariari–. Ez zaigula heltzen. Nik bi enplegutan aritu behar dudala batekin ez zaidalako iristen. Ez gozatzeko, baizik eta bizitzeko. Esan zidan alkatearekin hitz egingo zuela, baina gaur gaurkoz ezer ez”.

Rementeriak, hortaz, bazuen Andoniren kexen berri, kexatzen ez zela zioen txioa argitaratu zuenean.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...
Gipuzkoako zaharren egoitzak greban
Bi urte hitzarmenik gabe

62 greba egun egin dituzte 2018ko irailean hasi zirenez geroztik. Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan lan egiten duten gerokultoreak, erizainak eta garbitzaileak dira. 5.000 langile dira sektorean, ia denak emakumeak. Soldata arrakala gainditzea eskatzen dute. Kale garbitzaileen soldatarekin alderatu dute beraiena eta %30 gutxiago jasotzen dute urtean, 6.000 euro, alegia.


Neurokapitalismoa
Lan egin, bizi eta kontsumitu datuen eta pantailen aroan

Eredu produktibo bat da. Historiaren une honetan kapitalismoak jantzi duen azken maskara. Ideologia bat ere bai, etenik gabe errepikatzen dena negozioak nola egin erakusten duten unibertsitateetan, enpresei aholku ematen aritzen diren bulegoetan, ekintzailetza eta enpresa-sorkuntzari buruz nonahi antolatzen diren jardunaldietan. Eta, batez ere, leku guztietako agintariek besarkatu duten masta da, azken hamarkadako ekonomiaren itsaso zakarrak zeharkatu ostean India berriak agertuko direlakoan... [+]


Singapurreko paradisuan adreiluak garraiatzen dituzten idazle etorkin horiek

Menturaz ez zaizu inoiz burutik pasa poeta izan daitekeela kafea zerbitzatu dizun errumaniar hori, karrikako zuloan telefono sarea ikuskatzen duen perutarra, ama zaharra zaintzen dizuen nikaraguarra edo igeltseritzan ari dela entzun duzun pakistandar hori, ostiralez jantzi apainenez beztituta gurutzatzen duzuna. Nork esan dizu ez direla bertsolari edo kantari, agian margolari oso finak, gure seme-alabentzako nahi ez ditugun lanbideetara kondenatutako etorkinok?


2019-05-23 | ARGIA
Laneko heriotzen kopuruak apaindu egiten direla diote sindikatuek, "beldurgarriak direlako"

Astebetean lau lagun hil dira lanean ari zirela Euskal herrian. ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek elkarretaratze bateratua egingo dute asteartean Bilbon, prekarietate egoera salatzeko.


2019-05-23 | ARGIA
Bizkaiko metalgintzako grebaren jarraipena %70-80koa izan da, sindikatuen hitzetan

ELA, LAB, CNT eta CCOO sindikatuek deitu dute Bizkaiko metalgintzako langileen greba. Erregistratu dituzten bost greba egunetan lehenbizikoa izan da ostegunekoa.


2019-05-22 | ARGIA
Osakidetzako 3.000 langile "ikusezinak": LABek EAEko osasungintza publikoko kontratuetan aurkitu duena

LAB sindikatuak Osakidetzako kontratazio irregularrei buruzko txostena aurkeztu du asteartean Gasteizen. Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zerbitzu osoa aztertu ondoren, sindikatuak adierazi du “hil ala biziko” momentuan dagoela Osakidetza.


2019-05-21 | ARGIA
Bi langile hil dira lan istripuz astelehenean

Urola Kostan gertatu dira bi istripuak, eta bietan langile baten heriotza eragin du ezbeharrak.


2019-05-06 | Jon Torner Zabala
UEFA-k 200 dantzari boluntario fitxatu nahi ditu, Txapeldunen Ligako finalean doan aritzeko

UEFAren menpe dagoen Volunteer Manager baten bitartez ari da ikuskizun hori koordinatzen Espainiako Futbol Federazioa. 200 “boluntarioren” bila ari da, bi astez entsaiatzen aritzeko prest izango direnak, El Diario egunkariak jakinarazi duenez.


2019-04-23 | ARGIA
Lan istripuek eragindako heriotzei dagokienez, azken sei urteetako zifrarik altuena jazo da 2018an

ELAk astearte honetan aurkeztu duen 2018ko Laneko Ezbeharren Txostenak lan istripu bidezko heriotzen areagotzea azpimarratu du. Datuok ez datoz bat Osalan eta Noploik emandakoekin.


Bilboren 'B' aldea
Salgai dagoen hirian, gazteria ikusezin

Ikusezin zaigun izebergaren zatia azaleratzeari ekin dio Eragin Bilbo mugimenduak. Gazteen ikuspegitik, instituzioek ezarritako politikek sortzen dituzten albo-kalteen berri emateari, hain zuzen. Hiriburu bizkaitarra ardatz hartuta jendartean kontzientzia garatu nahi du Eraginek, Bilboren alde prekarioa ere postaletan ager dadin.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude