Andoaindik Baionara, 18. Korrikak euskararen herria zeharkatuko du

  • Gaur abiatu da Korrikaren 18. edizioa Andoaindik. Martin Ugalde kultur parkean eman ditu lehen urratsak euskararen aldeko lasterketak eta bertan lan egiten duten euskalgintzako hamar lagunek eraman dute lehen lekukoa.


2013ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Korrikaren lekukoak Euskal Herria zeharkatuko du gaurtik aurrera.

Andoainen egun guztia beteko duen egitaraua prestatu dute Korrikari behar bezalako hasiera emateko: herriko haurrak lasterka ari dira goizetik eta arratsaldean Goiko Plazatik kultur parkera jaitsiko dira herritarrak trikitilari, buruhandi eta bestelako animazioz lagundurik.

16:00etan egin dute Korrika hasi aurreko ekitaldia eta 16:30etan hasi da lasterketa.

Lekukoa eskuz esku Euskal Herri guztian barrena ibiliko da. Ostegunean Adunatik barrena Tolosaldera iritsiko da eta ondoren Goierrira. Gauean Nafarroan sartuko da eta bihar iritsiko da Iruñera. Gainontzeko hiriburuei dagokienez, larunbatean pasako da Mauletik eta Donibane Garazitik; asteartean Gasteiztik; datorren ostegunean izango da Bilbon eta larunbatean Donostian.

Baionan amaituko da datorren igande eguerdian 18. Korrika. Informazio gehiago, egunez eguneko jarraipena eta ikus-entzunezko materiala aurkituko duzue Korrika.org webgunean.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Helduen euskalduntze alfabetatzea
Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Ane Elordi: "Batasunaren Korrika izan da"

11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.


2024-03-11 | Leire Artola Arin
Ostegunean hasiko da 23. Korrika Irunen, eta Esne Beltza eta Bad Sound taldeek girotuko dute eguna

Irundik Baionara 2.700 kilometro egingo ditu Korrikak, eta 16:00etan ekingo diote lehen kilometroari Bidasoko AEK-ko irakasleek, San Juan plazatik. Egun osoko egitaraua antolatu dute. ARGIAk jarraipena egingo du euskararen aldeko ekimen herrikoiak iraungo dituen 11 egunetan.


AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude