Anaia Musulmanek salatu dute 35 lagun hil dituela poliziak

  • Anaia Musulmanek Egiptoko segurtasun indarrei leporatu die presidente ohiaren aldeko manifestazio batean 35 pertsona hiltzea.


2013ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
35 hildako egon dira Egipton eta Anaia Musulmanek Ejertzitoa egiten du arduradun. Al Jazeera.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kairon, Guardia Errepublikarraren egoitzaren aurrean, izan dira liskarrak astelehen goizaldera.

Gehad el-Haddad Anaia Musulmanen bozeramaileak Egiptoko Ejertzitoa egin du erasoen arduradun. Tentsioak otoitz momentuan gora egin duela adierazi du, eta 35 hildakoez gain, “ehunka zauritu eta atxilotu asko” daudela. Egiptoko Osasun Ministerioak hildakoen zifrak igotzen jarraitzen du.

Manifestari baketsuen aurka suzko armekin eraso egitea leporatu die Anaia Musulmanek Ejertzitoari eta poliziari.

Intifadara deitu dute Anaia Musulmanek erasoen aurrean.

Ejertzitoak erasoa justifikatu du, esanez Guardia Errepublikarraren egoitzaren aurka oldartu dela “talde terrorista” bat, eta horren harira etorri direla ondorengo liskarrak. Estatuko telebistak aditzera eman du soldadu bat hil dela eta beste berrogei zauritu daudela.

Bitartean, Tahrir plazan Mohamed Morsi presidente ohiaren kontrako milaka lagun ari dira biltzen, eta Ejertzitoak militar kopurua areagotu du.

Goizaldeko erasoen ondotik, Al Nur alderdi salafistak adierazi du harremanak eten dituela iragan asteazkenean izendatu zuten Adli Mansur behin-behineko presidentearekin.

Igandean, Al Nur alderdia Ziad Baaha el Din sozialdemokrata herrialdeko lehen ministro izendatzearen kontra agertu zen, eskatuz kargu horretan politiko neutral bat jartzeko. Eta kargu horren ondoko izendatu nahi duten Mohamed El Baradei jartzea ere gaitzetsi zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egipto
2025-06-17
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Eguneraketa berriak daude