AHTren lanak azkartzeko, Jaurlaritza Espainiako Gobernuarekin bildu zen joan den astean

  • Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroarekin bildu zen pasa den astean, Gobernuak AHTren Bergarako lotunea ahal bezain azkar lizitatu dezan lortzeko helburuarekin.


2014ko urtarrilaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Aramaio eta Arrasate arteko zubia. (Argazkia: Goiena.net)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hilaren 16an bildu ziren Oregi eta Pastor, Efe agentziak jakinarazi duenez. Jaurlaritzako iturrien arabera, Oregik deitu zuen bilera, AHTa ahal bezain azkar martxan jartzea desio dutelako.

Bergarako lotunean batzen dira AHTren hiru adarrak. Ingurumen Sailaren helburua da Bergara-Arrigorriaga zatia 2016an amaitzea, eta Adif-ek beharrezko azpiegitura guztia (sare elektrikoa, seinaleak...) 2018rako jartzea desio du Oregik.

Jaurlaritzaren hitzetan, Europar Batasunarentzat "lehentasunezko proiektua" da AHT, ez duelako soilik EAEren garapena bultzatuko, baita atlantiar korridoreko beste lurraldeena ere, Valladolid eta Burgosena esaterako, Efek dioenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude