Amsterdamen etxebizitza bat erositakoan lau urtez bizi beharko da bertan, espekulazioa saihesteko neurri gisa

  • Etxebizitzen espekulazioa murrizteko hartu nahi dute neurria. Egun, hiru etxetik bat inbertitzaile pribatuena da, eta alokairua hileko 1.500 euro inguruan dago.

Amsterdamen etxebizitzen krisia handitu da azken urteetan. / Argazkia: Pixabay.

2022ko otsailaren 07an - 13:21
Azken eguneraketa: 14:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Apirilaren 1etik aurrera Amsterdamen 512.000 eurorainoko etxe bat erosten duen jabeak ondorengo lau urteetan bertan bizi beharko du. Espekulazioari eta etxebizitza krisiari aurre egiteko asmoz ezarri nahi dute neurria; izan ere, hiru etxebizitzatik bat inbertitzaile pribatuen eskuetan dago, Jakob Wedemeijer Etxebizitza zinegotziak jakinarazi duenez, eta prezio “oso garestietan” jartzen dituzte alokairuan.

Batez beste hilean 1.466 euro ordaintzen dute maizterrek, Publico.es agerkariak argitaratu duenez, eta diru-sarrera ertain edo baxuak dituztenek ez dute etxebizitzarako aukerarik. AT5 Amsterdameko hedabidearen arabera, azken zazpi urteetan jabea duen etxebizitzen prezioak “bikoiztu baino gehiago” egin dira, 600.000 eurora batez beste.

Otsailaren 9an eztabaidatuko dute neurria udalbatzan, eta hurrengo astean bozkatu, baina Wedemeijerrek aurreratu du erabakiak baduela nahikoa babes.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Higiezinen espekulazioa
2024-11-06
Lurraldea eta arkitektura
Oinordetzan

Eguneraketa berriak daude