"Horregatik harritu gara 40. urtemuga honen inguruan ospatutako zenbait ekitaldi eta mobilizaziotan amnistiaren aldarrikapena desagertuta egotea. Gaur egun Euskal Herrian amnistia politiko baten beharra inoiz baino beharrezkoa delako, euskal gatazka inoiz bideratuko bada".
40 urte bete dira egun hauetan Amnistiaren Aldeko Bigarren Astea Euskal Herri osoan burutu zenetik. 1977ko maiatzean antolatu zen aste hau, eta aldez aurretik egindako mobilizazioak baina zorigaiztoko ospe handiagoa hartu zuen, estatu terrorismoaren ondorioz 7 pertsona hil zirelako eta baita pertsona ugari zauritu ere. Polizia, hiri eta herrietan gogorki oldartu zen manifestarien kontra. Jendearen aldarri garbia Amnistia Osoa zen. Amnistia politikoa, alegia. Horretarako borrokatu zuten milaka euskaldunek, eta ez, besterik gabe, presoak etxera itzultzeko edo deportatuak izateko. Ez eta beraien kondenak era bigunago batean betetzeko. Amnistia politikoak Erregimen Faxistarekiko apurketa ekarri behar zuen. Tresna politiko bat zen.
1977an gobernu espainiarrak emandakoa ez zen benetako amnistia izan borrokalari antifrankistentzat. Amnistia bakarra, Frankismoaren krimenentzat eman zen. Gizateriaren kontrako krimenak burutu zituzten frankistentzat. Haien inpunitatea bermatu zuen.
Antifrankistek jaso zutena indultu hutsa izan zen, kasu batzuetan partziala gainera. Militanteen fitxa polizialak mantendu ziren “demokrazian”. Errepresioa ere. Haien borroka antifaxistaren errekonozimendurik ez zuten izan. “Trantsizioa” bermatu behar zen Indar Faktikoak asaldatu gabe.
Frankismoa ez zen desagertu, metamorfosi bat izan zen eta Erregimen berriaren parte izaten jarraitu zuen. Indar militar, polizial, aparatu judiziala, Eliza, erregimenaren komunikabideak, monarkia, faxismoaren itzalpean gizendutako kapitalistak, … ukitu gabe txertatu ziren orden berrian, beraien agintea murriztu gabe, ezta era sinboliko batean. EAJ-PNV, Catalanista eskuindarrak, PSOE eta PCE fraude honen bultzatzaileak izan ziren Suarezen eskutik. Krimen faxisten inpunitateak eta biktimei egindako destainak ekarri dute sokan gaur egun “Oroimen Historikoaren” aldarrikapena eta borroka.
Espetxeak laster berriro betetzen hasi ziren euskal preso politikoekin, gaur egun arte. Ehunka militantek exilioaren bidea hartu zuten berriro. Batzuk ez ziren ezta itzuli ere.
Horregatik harritu gara 40. urtemuga honen inguruan ospatutako zenbait ekitaldi eta mobilizaziotan amnistiaren aldarrikapena desagertuta egotea. Gaur egun Euskal Herrian amnistia politiko baten beharra inoiz baino beharrezkoa delako, euskal gatazka inoiz bideratuko bada. Guretzako urtemuga honen mamia hori baita. Amnistiaren aldarria bizirik dirauela Euskal Herrian 40 urte eta gero. Amnistiaren astea gogora ekartzea gaur egun Amnistiaren aldarria lau haizetara zabaldu gabe, Oroimen Historikoaren erabilera traketsa da. Amnistia politikoaren aldeko borrokan hildako militanteei omenaldirik zintzoena Amnistia Osoa lortu arte borrokan jarraitzea da. Baita Frankismoaren genozidio eta gizateriaren kontrako krimenak zigortuak izatearen aldeko borroka ere, eta honela Frankismoaren biktimek beraien eskubideak behingoz eskuratu ahal izateko. Horretarako, beharrezkoa da 1977ko amnistiaren (autoamnistiaren) legea bertan behera geratzea, eta borrokalari antifrankistei benetako erreparazioa emango zien lege berri bat ezartzea. Guretzako behar honen adierazle, batzuen utzikeria eta gero, Amnistiaren Aldeko Herri Mugimenduaren berpiztea da.
Gure aldetik, gogora ekarri nahi ditugu egun hauetan bi militanteren izenak. Biak EAE-ANVko kide historikoak eta mobilizazio haietan poliziak erail zituenak.
Lehendabizikoa, Isidro Susperregi 1977ko martxoaren 12an poliziak gomazko pilota batekin zauritu zuen Donostian lehendabiziko amnistiaren aldeko mobilizazio batean, eta hilabete berberaren 30ean erietxean hil zen. Isidro, EAE-ANVko Eusko Indarra batailoiaren gudaria izan zen 36ko gerran, eta Alderdiaren Donostiako komitearen kidea egun haietan. Amnistiaren aldeko manifestazioetan sarri hartzen zuen parte.
1977ko maiatzaren 12an, eta amnistiaren aldeko bigarren astearen mobilizazio batean, Guardia Zibilak Rafael Gomez Jauregi tiroz hil zuen Oreretan. Ramon, EAE-ANVko kide historikoa zen eta baita ELAko militantea ere. Bereziki sindikalgintzan eman zuen bere militantzia eta 36tik aurrera, Frankismoaren aurkako borrokan ere bai.
Bi heriotza hauek bereziki astindu zuten alderdi zaharra, biak bere militante historikoak zirelako. Bizitza guztia Frankismoa borrokatzen ibilitakoak eta amnistia politikoaren aldeko mobilizazioetan erailak izan ziren. Amnistiaren aldeko mobilizazio haien biktima guztiek bezala, Egia, Justizia, eta benetako Erreparaziorik gabe jarraitzen dute. Berriro ez gertatzeko bermeak Cabacasen auzian ikusi dugu oso urruti daudela oraindik. Manifestazio edo poliziarekin izandako liskar batean hila ez suertatzeko herritarron bermea alegia. Luzeegia da Euskal Herrian mobilizazioetan polizi ezberdinek hildako pertsonen kopurua.
Gure ustez, duela 40 urte amnistiaren aldeko astean hildako militanteei omenaldirik hoberena, Amnistia Osoaren aldarria bete arte borrokan jarraitzea da. Ezina ekinez egina. Ezker abertzaleak, 1930ean sortu zenetik beti egin duen legez.
Marisol Elustondo eta Alberto Muñoz Zufia Eusko Lurra Fundazioko kideak dura
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]