Kataluniako independentzia prozesuaren amnistia legea prest dago dagoeneko, eta PSOEk gaur edo bihar jar dezake abian bere tramitazioa. Horrek Junts-en onespena ekarriko luke eta inbestidura saioaren atea ireki datorren asterako.
PSOEk eta ERCk dagoeneko adostu dute legearen edukia eta ostegun honetan bertan has daiteke haren tramitazioa. Amnistiaren legearen oinarria litzateke Katalunian elkarbizitzarako zutabeak finkatzen dituela, beti ere egungo legediaren barruan. Legeak onartzen du Katalunia eta Espainiako Estatuaren arteko gatazka politikoa, eta proces-aren garaian gatazka horren ondorioz irekitako prozedura judizial guztiak bertan behera utziko lituzke. Horrez gain, erbesteratutako buruzagi independentista guztiek ere Kataluniara libre itzultzeko eskubidea izango lukete.
Proces-ari lotutako kale istiluak, Tsunami Demokratikoari edo CDR Erreferendumaren Defentsarako Taldeei lotutako auziperatzeak ere bertan behera geratuko lirateke. Aldi berean, amnistiak eragingo lieke ere 2017ko urriko erreferendumaren egunean herritarren aurkako errepresioa bideratu zuten Espainiako Segurtasun Indarrei.
Zer dakar amnistiak zer indultuak?
Proces-aren bueltan auzipetu eta espetxeratutako kideei indultua eman zien Espainiako Gobernuak 2021ean, hori bai hainbat zigor mantenduta, esaterako inhabilitazioak. Orain, ordea, indultuetatik amnistiarako urratsa emango da. Funtsean, amnistia legeak esaten du erreferendumaren ondoren gertatutakoa ez zela inoiz gertatu behar, beraz, Kataluniako autonomia bertan behera utzi zuen Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioak ere ez. Azkenean, amnistia lege batek delitua ezabatzen du eta, horrekin batera, hartutako ondorio judizialak ere bai; indultuak, aldiz, delitua egon zela onartzen du, baina delitu egileei barkamena ematen die.
Inbestidura 9an edo 10ean
PSOErekiko negoziazioetan Junts-ek hasieratik iragarri zuen ez ziola baiezkorik emango Pedro Sánchezen inbestidurari, amnistia legea tramitazioan jarri arte. Esaten da Juntsen eta PSOEren arteko negoziazioen %95 lotuta dagoela eta, beraz, inbestidura saioa izan daitekeela hilaren 10ean edo 11n.
Pedro Sánchezek lehen bozketan lor ditzake 178 boto aldeko –agian 179 Coalición Canariaren botoa lortuz gero–. Eskuin eta eskuin muturraren 171 boto aurkakoak izango dira. Aurreko legealdian baino sostengu handiagoa eta sendoagoa lortuko du Sánchezek orain: orduan, 2020 urtarrilaren 7an, bigarren bozketan 167 aldeko boto eskuratu zituen, 165 aurkako, eta 18 abstentzio izan ziren.
Eskuinaren oztopo judiziala
Espero zen mugimendurik Espainiako eremu juridiko kontserbadorean eta lehen ahalegina bistaratzen ari da egunotan: CGPJ Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren zortzi kidek erakundea biltzeko eskatu dute, bertan amnistia legea arbuiatzeko. Zortzi kide horiek bere garaian PPk proposatutakoak dira.
Osoko bilkuraren erdia dira zortzi kide horiek, beraz, nahikoa lukete erakundeko lehendakari Vicente Gilarte edo Wenceslao Olea magistratu kontserbadorearen baiezkoa, arbuiatzeak aurrera egin dezan. Hori oztopatzeko, ordea, nahikoa litzateke CGPJko kide aurrerakoiak ez joatea osoko bilkurara, horrela ez legokeelako quorumik gaia jorratzeko.
Ikusgai, hortaz, kapitulu hori nola itxiko den, baina edozein kasutan, amnistiaren legeak aurrera egingo balu ere, PPk eta Voxek Auzitegi Konstituzionalera eramango dutela aurreratu dute. PSOEk legea blindatu duela esaten da, auzitegi honek atzera botatzeko arrazoirik izan ez dezan, baina unea heldu arte inork ez daki zer gertatuko den.
Amnistia legearen aurkako alderdi eta epaile kontserbadoreen esanetan, amnistiaren printzipioa bateraezina da zuzenbide estatuarekin eta ez du lekurik Konstituzioan. Aldekoen alde, ostera, Konstituzioak ez du inongo oztoporik jartzen amnistiarako. Adibide gisa aipatzen dute 1977ko amnistia, hura Konstituzioaren aurrekoa da, baina Espainiako eskuineko zein ezkerreko alderdiek goreneraino laudatu ohi dute eta elkarbizitzaren paradigma gisa jarri.
Horrez gain, aipatzen da halaber, PPko gobernuak 2012an amnistia fiskala onartu zuela. Edozein kasutan, gogoratu behar da Auzitegi Konstituzionalak 2017an bertan behera utzi zuela Cristobal Montorok bideratutako amnistia fiskalaren legea –iruzurgileen barkamena ukitu gabe–, ez zelako prozedura egokia erabili.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]
Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]
1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.