Gaualdia antolatu du Donapaleun Zabalik elkarteak, maiatzaren 23an 20:30ean. Mattin Baxo euskara teknikaria eta Ione Josie Kontseiluko kidea izango dira hizlari. Euskararen erabilerak kezkatzen duen edonor da gonbidatua. Elkar ezagutzea eta aurrera jarraitzeko kuraia hartzea dira helburuak.
Maiatzaren 23ko gaualdian bi ekarpen nagusi izango dira: batetik, Mattin Baxo Nafarroa Behereko euskara teknikariak azken urteetan hezkuntzan, haurtzaindegietan eta herriko etxeetan egin den lana azalduko du, eta bestetik, Ione Josie Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko kideak Ipar Euskal Herriko 19 herriko etxetan egindako ebaluazioen emaitzak kontatuko ditu.
Donapaleuko jardunaldira bereziki auzapezak eta herriko etxeetako arduradunak gonbidatu ditu Zabalik elkarteak. Hala ere, edonork har dezake parte eta antolatzaileek jakinarazi dute eztabaida librea izango dela, eta bakoitzak bizi duenerako eta kontatzeko daukanerako elkargunea izango dela. Haien hitzak erabiliz, “han hemenka diren borondatedunak, bil gaiten, mintza gaiten, ikus dezagun elkarrekin batzu-besteek zer egiten dugun, nola osa ditzakegun gure indarrak”.
Maitzaren 29an, azken hiru urteetan bezala, mendi ibilaldi luzea eta laburra antolatu dituzte. Euskaraz mintzatzeko parada izango dute ibiltariek, baita Amikuze inguruko txokoak ezagutzeko aukera ere. Besteak beste, inguruko kantuen bilduma jasoko dute ibiltariek, ibilaldi amaieran kantatu nahi izanez gero.
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]
UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]
Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]