Amiantoaren biktimentzat diru-funtsa sortzeko eskatuko dio Nafarroak Espainiako Gobernuari

  • Aho batez onartu dute Nafarroako Parlamentuan PSNren proposamena: amiantoaren biktimen kalte-ordainei aurre egiteko diru-funtsa sortzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari. Diru-funtsa “kalte oro konpontzeko” bideratua egongo litzateke, “amiantoak sorrarazita gaixotasunaren aitorpena jaso dutenentzat eta amiantoaren eraginpean jartzeagatik kaltetuentzat”.


2016ko irailaren 15an - 10:11
AVIASMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkartearen elkarretaratzea apirilean. (Argazkia: @labcaf)

PSNk Frantzian, Holandan eta Belgikan amiantoak sortzen dituen kalteak konpontzeko biktimentzat diru-funtsa dutela ohartarazi du. Amiantoaren eraginpean jartzeak minbizia sortzen duela frogatua dagoela gaineratu du alderdi sozialistak. Mesotelioma izeneko minbizia sortzen du amiantoak eta urtero 700 pertsonari diagnostikatzen zaie Espainiako Estatuan.

1994 eta 2008 bitartean amiantoak 3.943 hildako eragin ditu Espainiako Estatuan. “Diru-funtsa sortzeko arrazoiak badaude, kalteturiko langile kopurua handia baita”, adierazi du PSNk. “Enpresa erantzulea bilatzea korapilatsua da eta hori egitetik salbuetsi behar da langilea”.

Apirilean ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteak amiantoagatik aurtengo zazpigarren biktima zenbatu zuen. 74 urte zituen gizonak eta 1963 eta 1997 bitartean Altsasuko (Nafarroa) Sunsundegi enpresan aritu zen lanean. Amiantoak eraginda laneko gaixotasunaren aitorpena zuen eta kalteengatik salaketa ipinia zuen beharginak: enpresak 2016ko urtarriletik maiatzera atzeratu zuen eskaria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amiantoa
Tubos Reunidos enpresako sindikatuek salatu dute amiantoa agertu dela labe batean eta zenbait egunez lana ez zela gelditu

Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


"CAFeko zuzendaritzak produkzioa jarri zuen langilearen osasunaren gainetik"

Beasaingo tren lantokiko hiru nabe amiantoz kutsatuta zeudela jakin eta berrogei egunetara agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarrean langileen eta erakundeen ordezkariek. Enpresa Batzordeko kideek salatu dute zuzendaritzak informazio "erabat eskasa" eman diela. Eusko... [+]


CAF lantegiko hiru nabetan lana eten egin dute amianto kutsaduragatik

Laugarren dibisioko zortzigarren nabean egin diren desmuntaia lanen ondoren gertatu da amianto kutsatzea eta legez onartuta dagoena baino altuagoa izan da neurketaren emaitza. Langileei hartutako sei laginetatik lauk positibo eman dute.


Eguneraketa berriak daude