'Amets Nagusia' dokumentala aurkeztuko dute, Aste Nagusiaren hastapenak jendarteratzeko

  • Gaur arratsaldean, azaroak 8, Bilboko Konpartsak eta Udalak Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen dokumentala aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Dokumentala Bilboko Konpartsak zuzendu eta ekoitzi du eta Aste Nagusiaren hastapenak jasotzen ditu. 20:00etan izango da emanaldia eta garai hartako eta egungo Aste Nagusia posible egin duten lagun eta kolaboratzaileek primizian ikusi ahalko dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko azaroaren 08an - 10:41

Aste Nagusiaren sorrera urteetarako bidaia egin dute Bilboko Konpartsak federaziotik, 1978ko garaietara, eta Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen dokumentala ekoitzita. Azaroaren 8an aurkeztuko dute Arriagan eta bertan, besteak beste, Txupinera eta Pregoilari historikoak, Jai Batzorde Mistoko kideak eta Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako 500etik gora konpartsakide egongo dira.

Dokumentalaren zuzendaritza-lanak egin dituzten Mercè Cortina-Oriol eta Fernando Garcia Regidor konpartsakideen hitzetan, "garai hartako memoria historikoa berreskuratu nahi izan dugu Bilboko Konpartsetatik, herri-mugimenduetatik datorren gure Aste Nagusiaren erroak berreskuratzeko". Dokumentalaren kredituetan jasotzen denez, gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Aste Nagusirik. "Garai horietan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen Bilbo abuztuan". Azaldu dutenez ere, "Francoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzen, baita jai esparruetan ere". Eta gogora ekarri dute 1978an zerbait gertatu zela; "bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek berun kolore hori estaltzeari ekin zioten. Inori baimenik eskatu gabe ekin zioten, erditzeek ezin baitute itxaron".

Dokumental honek gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusiaren hasiera ezagutarazi nahi du; beraien emankortasunarekin, musutruk eta herrigintzatik, inolako aginte edo agintaririk gabe, gizarte batek gauza zoragarriak sortu ditzakeela erakutsi eta irakatsi zutenak omenduz. Beraiengatik guztiengatik.

Dokumentalak lizentzia irekia izango du eta edozeinentzat izango da ikusgai Bilboko Konpartsen webgunean: http://www.bilbokokonpartsak.com

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

                                     


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bilboko Aste Nagusia
Bilboko Konpartsek parte-hartzea debekatu diotela salatu du Luberri Konpartsak

Luberri Konpartsak salatu du Mugimendu Sozialistarekin duen harremanagatik debekatu diola Bilboko Konpartsen Federakundeak parte hartzea, eta dei egin dio "erabakia birpentsatu" dezan. Ezker Abertzalea seinalatu dute ezarritako debekuaren "erantzule politiko"... [+]


2023-08-28 | Ilargi Manzanares
Duela 40 urteko uholdeei emandako erantzun herritarra omendu dute Bilboko Konpartsek

Elkarlan Uholdea kanpainaren ekitaldi nagusia egin dute larunbatean. Elkarlanari eustera deitu dute, Lurraren beroketaren ondorioz ugaritu litezkeen muturreko klima gertakarien aurrean.


2023-08-25 | Ilargi Manzanares
Juan Mari Aburto
"Bilboko konpartsekin ez dut segurtasunaren inguruan hitz egingo”

Iazko jaietatik %50 bat igo dira atxiloketak, eta Bilboko alkateak “poliziaren presentzia handiarengatik” dela dio. Konpartsek polizia indarkeriaren ondorioz egindako salaketaren inguruan, Juan Mari Aburtok adierazi du ez duela haiekin hortaz hitz egin behar.


Bilboko Konpartsek "biolentzia poliziala" eta "zentsura politikoa" salatu dituzte

Udaletxearekin duten harremana guztiz aldatu dela eta iaz ez bezala, "konpartsen festa ereduaren aurkako erasoak" jasan dituztela salatu dute. Besteen artean, manteroen aurkako erasoak, propaganda politikoa kentzea eta kalez jantzitako polizien mehatxuak salatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Pentsiodunak Bilboko jaietan mobilizatu dira

Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.


Eguneraketa berriak daude