AEBetako multinazionalak uko egin dio Oiartzunen logistika planta irekitzeari, udalak adierazi duen moduan.
Amazonek amore eman du, eta Oiartzungo Udalari agiri batez adierazi dio bertan behera utzi duela udalerrian logistika planta irekitzearen proiektua. 2020an eman zituen multinazionalak Oiartzunen logistika planta egiteko proiektuaren lehen pausoak, baina azkenean Jeff Bezosen enpresa bera izan da uko egin duena.
Udalak Oarsoaldeako Hitzari adierazitakoaren arabera, Espainiako estatu mailako antolaketa eredua birpentsatu du enpresak, eta azkenean Oiartzunen plantarik behar ez dutela diote.
Amazonen proiektuak aurkako ahots anitz izan ditu. Lehenik eta behin, herritar asko aurka agertu ziren, eta hainbat mobilizazio egin zituzten. Bestalde, inguruko hainbat merkatari txiki eta ertain Amazonek Oiartzunen planta berria irekitzearen aurka jarri ziren, merkataritza suntsituko zuela esanaz. Honen aurrean, Arantxa Tapiak dio Amazonen proiektuak ez zuela enpresa txiki eta ertainen jarduna kaltetzen ezta mesede egiten ere.
Kriptografian eta zibersegurtasunean berezitutako informatikari talde batek ikerketa argitaratu du, askok susmatutakoa baieztatuz: ahots aginduei erantzuten duten aparailuek entzun egiten zaituzte (logikoki), horren arabera zure jarraipena egiteko, zure profil bat sortzeko, eta... [+]
Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]
Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]
Amazon ahalguztidunak bidalketa gastuak kobratu gabe banatzen ditu liburuak, baina liburu denda txikiek ezin dute halakorik egin, bizirauteko etekin duin bat jaso nahi badute. Horri aurre egiteko, zehazteke dagoen gutxieneko bidalketa gastu kopuru bat kobratzera derrigortuko du... [+]
Merkatua tenkatu eta bereganatzeko Amazon zer egiteko prest dagoen –eta zer egiten duen– ba al dakigu benetan? Pentsatu al dugu kontsumo eredu horrek ekartzen dituen kalteen inguruan? Horri buruz gogoetatzeko solasaldia antolatu du Behe Bidasoako Eskubide Sozialen... [+]