Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

  • Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.

Argazkia: LAB Sindikatua

2023ko abenduaren 28an - 09:12

Trapagarango (Bizkaia) Amazon enpresako langileek elkarretaratzea egin dute asteazkenean Bilbon, multinazionalak Bizkaiko zentroko langileen greba eskubidea "urratzen” duela salatzeko. Adierazi dute behin-behineko langileek “mehatxuzko tonuan” jaso dituztela deiak eta mezuak abenduaren 17 eta 18ko greba egunetan lanera joateko. Gainera, urtarrilaren 3,4 eta 5erako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari. Egun horietan ELA eta LAB sindikatuek greba egun berriak deitu dituzte.

Multinazionalak ezin izan du greba egun horietan ekoizpena aurrera atera, nahiz eta Manpower aldi beterako laneko enpresaren laguntza izan. Hala jakinarazi dute sindikatuetako ordezkariek egindako elkarretaratzean. Amazonek Manpowerren zerbitzuak kontratatu ditu grebetan parte hartu duten langileen hutsuneak betetzeko.

Protesta gehiago urtarrilean

Sindikatuek kontratazioen ardura duen enpresari leporatu diote langileei “mehatxuzko” WhatsAppeko mezuak eta mezu elektronikoak bidaltzea; enpresak langileei ohartarazi zien greba egunetan lanera joan ezean zehapen-prozedura aplikatuko zela, edozein absentziatan bezala. ELA eta LABek adierazi dute lanuzte gehiago deituko dituztela urtarrilaren 3, 4 eta 5erako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Amazoneko langileek greba deitu dute Espainiako Estatuan, Black Friday eta Cyber Monday kanpaina betean

Espainiako lantoki guztietan lanuzteak iragarri dituzte azaroaren 27 eta 28rako. Soldata baxuak eta lan-babes eskasa salatu dituzte.


2022-12-23 | Axier Lopez
Trapagarango Amazonen lantokiko grebek 60.000 pakete banatu gabe utziko dituzte

Hirugarren greba eguna izan da ostegunean multinazionalaren Trapagarango lantokian, urriaren 17ko lanuzteen eta azaroaren 28ko egun osoko grebaren ondoren. Grebaren sustatzaile LAB sindikatuak adierazi du Amazonen azpikontratetako 300 furgoneta baino gehiago ez direla kalera... [+]


Eguneraketa berriak daude