Amazon bere banatzaileak biometrikoki zelatatzen hasi da; eta onartzen ez duena, kalera

  • Munduko enpresarik handienetako bat bilakatua den Amazonek, 75.000 behargin behartu nahi ditu biometrikoki zelatatuko dituela onartzera. AEBetan banaketan ari zaizkion langileei kontratu berri bat sinarazten ari da, eta baldintza berria onartzen ez duenak lana galduko duela mehatxu egin duela salatu dute langile batzuek.

Amazonek bere langileen datu biometrikoak jaso nahi ditu.

2021eko apirilaren 07an - 15:27

Amazonek bere furgonetak gidatzen dituzten milaka langileren datu biometrikoak jaso nahi ditu, eta horretarako furgoneta barruan kontrol biometrikoa egiteko gai diren kamerak instalatu ditu. Pribatutasun eskubidearen aldeko EFF erakundeak salatu du langileak hori baimentzen duela sinarazten ari direla mehatxupean.

"Segurtasun kamera" hauekin jasoko luketen informazio pribatu hori 30 egunez atxikiko luke Amazonek. Konpainiaren "Garraio Teknologia eta Baimen Biometrikoa" dokumentuak ondorengoa dio: "Amazonen paketeak banatzeko baldintza gisa, onartzen duzu Amazonek jasotzea eta erabiltzea datu eta informazioa bere teknologien bidez".

Teknikoki gidari hauek ez dira Amazonen soldatapeko langileak eta AEBetan bakarrik, 800 bat konpainiaren bidez banatzen ditu paketeak. Hala ere, Jeff Bezosen konpainia da gidari hauen lan baldintzak kontrolatzen dituena, izan entrenamendua, uniformeak edo banaketa aginduak.

Vice hedabideak altxa zuen erbia martxoaren amaieran, langile baten salaketaren berri eman zuenean. Inteligentzia artifizialaren bidez, gidariaren kokapena, mugimenduak eta datu biometrikoak jasoko dituzte, hasteko, AEBetan.

Multinazionalak gidarien datu biometrikoen bidez unean bertan alertak jaso nahi dituela dio, gidariaren nortasuna baieztatzeko, edo arrisku potentzialengatik, pertsona hori distraituta dagoelako adibidez.

"Kamera hauek gidariak eta zerbitzatzen ditugun komunitateak seguruago egiteko dira", adierazi dio hedabide horri Deborah Bass Amazonen bozeramaileak. "2020ko apiriletik urrira teknologia pilotu horrekin probak egin ditugu, denera bi milioi milia –3 milioi kilometrotik gora– gainditu duten ibilbideetan emaitza nabarmenak izan ditugu: istripuak %48 jaitsi dira, stop seinaleak ez errespetatzea %20, segurtasun uhalik gabe gidatzea %60 jaitsi da eta distraituta gidatzea %45. Ez sinetsi kamera hauek segurtasunerako baino beste zerbaitetarako direla dioten esamesak", adierazi du.

Teknologia honen erabilera oso eztabaidagarria da pribatutasun eskubidearen ikuspegitik begiratuta gutxienez. Afera AEBetako Senatura iritsi da eta adibidez, bost senatarik gutuna idatzi diote Bezosi kezka adieraziz bere gidariak zelatatzeko asmoen inguruan. 2019an jada informatu genuen Kaliforniako San Francisco, Oakland edo Berkeley hirietan, edo Massachusettseko Somervillen erakunde publikoei debekatu egin zietela aurpegi ezagutzaren teknologia polemikoa erabiltzea, polizia departamentuei barne.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#4
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Datuen zelatariak
Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2023-11-24 | Gedar
Europako biztanle bakoitzak nortasun digital bat izatea nahi dute

Filtratu egin da eIDAS 2 araudi berriaren zirriborroa, eta jakinarazi dute nortasun digital bat sortu nahi dutela pertsona bakoitzarentzat. Modu zentralizatuan eta digitalki, biztanle bakoitzaren askotariko datu eta agiriak jasoko ditu biltegi horrek.


Eguneraketa berriak daude