Amazon eta lanaren ludifikazioa

  • Orain dela aste batzuk Glovolizazioari buruzko erreportajea idatzi nuen LARRUN aldizkarian. Bertan, Glovoren asmoa nagusi bat azaltzen saiatu nintzen: bere enplegatuak —ups, autonomoak— elkarrekin lehian aritu daitezela etengabe. Hori lortzeko erabiltzen dituen mekanismoez ohartarazi nahi izan nuen: joko-itxura duen aplikazio bat eta gastuak sozializatu eta etekina pribatizatzean oinarritutako enpresa-eredua. Halaber, iragarri nuen praktika horiek sustatzen dituzten lehiakortasuna eta kultura teknologikoa gure ekonomiaren hainbat esparrutara hedatuko direla datozen urteetan. Baina, hastapenetan dauden teknologiekin gertatu ohi den bezala, zaila da dinamika horrek epe luzean ekarriko dituen ondorioak irudikatzea. Bada, zalantza Amazonek argitu digu.


2019ko ekainaren 21an - 09:20
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Amazonek zamalanak joko bihurtu ditu. Ez janari-banaketa, ez Internet bidezko lan modernoxkarik. Zamalanak: zaila zait irudikatzea espezializazio zein teknologizazio maila txikiagorik eskatzen duen lanik. AEBetako eta Erresuma Batuko hainbat biltegitan, enpresa horrek instalatutako sistemek joko itxura eman diote kutxak leku batetik bestera garraiatzeari. Langileek bata bestearekin lehiatzeko aukera daukate, baita beste solairu edota biltegietako lankideekin ere. Irabazleak moneta berezi batekin sarituak izaten dira eta horrekin arropa eta beste eros ditzakete Amazonen. Horrela, langileek inoiz baino gogorrago lan egiten dute eta ordainetan Amazonek zentimoen truke handizka erosten dituen gauzak baino ez ditu eman behar. Soldata igotzeko aukerarik ez dute eskaintzen, jakina.

AEBetako hedabideek “joko” horiek laudatu egin dituzte. Gauza retro eta guaitzat jo dituzte, gehigarri xelebreak lan aspergarri batean. Ez dute, ordea, azaldu nola Amazon baliatzen den sistema horietaz langileak are gogorrago lan egitera behartzeko eta haien mugimenduak monitorizatzeko[1]. Hortxe dago gakoa. Ez dago enpresarik trukean ezer jaso gabe lan-ingurunea jasangarriago bihurtzeko dirurik inbertituko duenik. Soldata igoera baten alde borrokan aritu den edonor horren lekuko da.

“Joko” horiek langileak hobeto kontrolatzeko tresna baino ez dira. Ekoizpena eta mozkina handituko dituzte, eta langileak pixkanaka zoratuko[2]. Antzeko asmakizun batzuk datozkit gogora: emailez betetako sarrera-ontzia, Whatsappeko etengabeko jakinarazpenak, mugikorreko aplikazio sorta mugagabea... Horrelakoek ere bizitza errazago eta dibertigarriago egingo zigutela zirudien. Baina burua apur bat galtzeko modukoak ere badira. Amazonen “jokoek” beste estres eta lehiakortasun geruza bat gehituko diote dagoeneko toxikoa den lan-inguru bati. Horrela, langileak motibatuta izango dituzte gainbegirale profesional baten soldata ordaintzeko beharrik gabe, bide batez.

Glovo eta antzeko plataformetan oinarritutako konpainien “berrikuntzak” ekonomiaren alderdi guztietan ezarriko dira. Kasu hori adierazgarria da oso, sektorerik berritzaile eta teknologikoenetan ez ezik, eskulanik aspergarrienetara ere iristen ari baitira. Berrikuntza horiek gogorrago, azkarrago eta merkeago lan egitera bultzatuko gaituzte. Baldin eta gure lanpostuak deuseztatuko ez badituzte.Lana ez da jokoa. Kontrakoa buruan sartu nahi dizun inor nahiko harreman tradizional baten mozorro berritzailea zuritu nahian baino ez dabil. Harreman horren izena: muturreko esplotazio ekonomikoa.
 

[1]Amazonen presioak direla eta, biltegietako langile askok pixoihalak janzten dituzte komunera joan ordez, produktibitatea igotzeko.

[2]Ez dirudi hori axola zaienik. Hemendik gutxira, langileak robotekin ordezkatzeko asmoa dute. Dagoeneko probak egiten hasi dira. Robot horiek bost aldiz bizkorrago lan egiteko gai dira, ez dute ordainsaririk behar eta bakoitzak 24 pertsonen lana egin dezake. Amazonen plana omen da langileak esplotatzea horiek dimititu arte. Ondoren, lanpostu horiek robotekin beteko dituzte.

Artikuluaren itzulpena: Diego Pallés Lapuente
 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amazon
ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


Amazonen opari bat

Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren... [+]


Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio

Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]


2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek “errepresio sindikala” egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Lantokiko teilatua erori ostean, Trapagarango Amazoneko langileak arriskuan daudela salatu dute

LAB eta ELAk adierazi dute ez dela teilatua erortzen den lehen aldia, eta horrek arriskuan jartzen dituela langileak. Amazoneko langileek greban jarraitzen dute.


Amazon Trapagarango langileek multinazionala salatu dute greba eskubidea urratzeagatik

Trapagarango Amazoneko langileek salatu dutenez, “mehatxu eginez” deitu diete behin-behineko langileei greba egunetan lanera joan zitezen. Era berean, greba egunetarako “ordu osagarriak” eskaini izana leporatu diote enpresari.


Bost eguneko grebari ekin diote Trapagarango Amazoneko langileek

Enpresaren jarrera “larria” salatu dute langileek. Eskaeren artean, jaiegunetan lan egiteagatiko konpentsazioak eta KPIari lotutako soldata-igoerak daude. Greba egunak abenduaren 17 eta 18a, eta urtarrilaren 3, 4 eta 5a dira.


Amazoneko langileek greba deitu dute Espainiako Estatuan, Black Friday eta Cyber Monday kanpaina betean

Espainiako lantoki guztietan lanuzteak iragarri dituzte azaroaren 27 eta 28rako. Soldata baxuak eta lan-babes eskasa salatu dituzte.


2022-12-23 | Axier Lopez
Trapagarango Amazonen lantokiko grebek 60.000 pakete banatu gabe utziko dituzte

Hirugarren greba eguna izan da ostegunean multinazionalaren Trapagarango lantokian, urriaren 17ko lanuzteen eta azaroaren 28ko egun osoko grebaren ondoren. Grebaren sustatzaile LAB sindikatuak adierazi du Amazonen azpikontratetako 300 furgoneta baino gehiago ez direla kalera... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


2022-10-20 | Hala Bedi
Gotzon Mardarats (LAB)
“Trapagako Amazonen logistika zentroko langileak oso haserre daude”

"Guretzat onartezina da enpresa zuzendaritza greba batzordearekin komunikatzeko biderik zabaldu ez izana".


2022-10-17 | ARGIA
Amazonen Trapagarango logistika-zentroko grebak %100eko jarraipena izan du, LABen arabera

Hitzarmen baten negoziaketa, KPIaren araberako soldata igoera, asteburuetako lan jarduna mugatzea eta saritzea, eta banatzaileei subrogazio eskubidea aitortzea. Exijentzia horiek helarazi dizkiote Amazoneko langileek patronalari, eta negoziaketak hasi ezean grebari jarraipena... [+]


Eguneraketa berriak daude