Asteazkenean jakinarazi genuen igande gauetik ARGIAren aurkako zibererasoa abian zela. Hiru egunean ostean, informatikariek neurri ugari hartu ondoren, ostegunetik ohiko egoerara itzuli dira ARGIAren zerbitzariak eta honenbestez, erasoa amaitutzat eman dugu. ARGIAk eskertu nahi du jasotako elkartasuna.
Igandeko 22:11tik hiru egun osoz, gure webgunea DDoS edo Zerbitzu Ukapenaren Eraso banatu baten biktima izan da. Lehen aldia izan da ARGIAk era horretako eraso bati aurre egin behar izan diona, eta gure eguneroko lana nabarmen baldintzatu du. ARGIAko informatikari Asier Iturralderi gure enpresa-taldeko Iametzako informatikariek emaniko laguntza teknikoa eskertu nahi dugu, hasieran egoera ulertzen eta ondoren erasoari aurre egiten aritu baitira.
Webgunea martxan eduki asmoz zenbait neurri hartu dugu egunotan, arazoari aurre egiteko. Erabaki mingarrienetakoa izan da, Espainiako Estatutik kanpoko IP helbide guztiak blokeatzea, eta horrenbestez, gure irakurle multzo bat, Iparraldeko lagunak sistematikoki kanpo uztea. Astelehenean bestelako neurriekin saiatu ginen aurre egiten, baina alferrik, eta hori izan da webgunea zutik mantentzea lortu duen lehen neurri eraginkorra. Espainiatik kanpoko herrialdeei ezarritako blokeoa kentzea nahikoa baitzen ikusteko bi minututan botatzen zutela ARGIA.eus hedabide digitala.
Lurraldetasunaren ikuspegia presente izanik hasieratik, saiatu ginen Ipar Euskal Herriko irakurleak salbuespenaren barnean sartzen, baina ez genuen lortu, ez baita hain erraza eta lehen aldia izaki halako zerbaiti aurre egin behar izan dioguna, guztia izan da berria guretzat.
Hala, erasoa publiko egitea erabaki genuen asteazken arratsaldean, informazio eskubidearen aurkako erasoa salatzeko eta gure komunitateari azaltzeko zergatik zebilen gure webgunea hain gaizki. Jaso dugun elkartasuna eskertu nahi dugu, eta zenbait hedabidek zuzenean hori adierazi izana bereziki estimatzen dugu: Sustatu, La Directa eta El Salto - Hordago. Horrez gain, zenbait hedabidek informatiboki landu dute ARGIAren aurkako erasoa: El Salto, Irutxuloko Hitza eta Euskalerria Irratia. Eskerrik asko oihartzun emateagatik eta halako erasoak ez normaltasunaren barnean sartzearren.
Horrez gain, balioan jarri nahi dugu halako egoerei aurre egiteko baliabideak ematen dizkigun komunitatearen eskuzabaltasuna. Zuk ere proiektu hau babestu nahi baduzu, jakizu beso zabalik hartuko zaitugula.
Jakinarazi nahi dugu, ostegun goizetik kenduta dugula Espainiako Estatutik kanpoko IP-ei jarritako debekua eta webgunea normaltasunez dabilela, erasoa amaitutzat emanez.
Egunotan zer gertatu den eta erasoak nondik etorri diren aztertzea, eginkizun dago. Egunotan gehiago aritu gara erasoari aurre egiten, horren jatorria eta motibazioa aztertzen baino.
Erregistroan gordeta geratu dira egunotako IP eta sarrera eskaera guztiak eta datozen asteetan lasaitasun handiagorekin aztertuko ditugu.
BBCko 100 langile baino gehiagok gutun bat argitaratu dute hedabideak Israelen alde duen jarrera salatzeko. Modu anonimoan egin dute, bestela "ondorio larriei" egin beharko lieketelako. Erresuma Batuko kultura eta komunikazio arloko beste 300 pertsonek ere sinatu... [+]
Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.