Amaierarik ez duen soka?

  • Euskararen hazkundea aipatzen duen mapa soziolinguistiko egin berriak gogoetarako bide bat baino gehiago jartzen dizkigu ibil gai. Eta nik arantzatsuena aukeratu dut, errealitatetik hurbilago dagoena dela uste baitut. 


2014ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Herri Administrazioak Koordinatzeko Batzordearen (HAKOBA) arabera, esaterako, urteetan administrazioan sustatu, garatu eta gauzatutako Euskararen Erabilera Planek porrot egin dute administrazioetan euskararen erabilera bermatu eta normalizatzeko. Alegia, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian (EBPN-ESEP) euskararen normalizazioa estrategikotzat jotzen den esparruan.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak dio EBPNren helburu estrategikoak diren Familia Transmisioa eta Irakaskuntza, euskararen normalizazioa eta erabilera hedatze aldera, ez direla dagoeneko kate-begi. Alegia, familian belaunaldiz belaunaldi transmititu den hizkuntza ur egiten ari dela leku guztietatik; eta irakaskuntzan, bestalde, euskararen kalitatearen eta erabileraren emaitza negargarriek beste zulo bat eragin dutela plan estrategikoetan.

Ezin aipatu gabe utzi, gainera, EBPN-n helburu estrategikotzat jotzen diren Euskara Elikatzearen arloko Liburugintza eta Kulturgintza. Biak ala biak ez daude bolanderak botatzeko moduan: sona handiko idazleek idazle profesional izateari utzi diote (Unai Elorriaga) eta garrantzi handiko argitaletxeek ez dute aurrerantzean liburu gehiagorik ekoiztuko (Alberdania).

Eta honi guzti honi gehitu herritarrengan eman den euskararen erabileraren gainbehera malkartsu geldiezina. Esaterako, duela gutxira arte eredu eta jarraibide izan den Bermeoko udalerrian euskara ezagutzen dutenen (%75) eta erabiltzen dutenen (%35) artean sortu den amildegia salba-ezina da. Hortaz, begi bistan dugun panorama ezin da samingarriagoa izan

Zer gertatzen ari da? Norena da errua? Zer dela eta iritsi gara egoera honetara? Eta erantzun sinplea datorkit burura: denok gara errudun, eta inor ere ez. Ez da izango ahaleginik egin izan ez delako euskara bultzatu, sustatu, indartu edota zabaltzearren. Baina lanak, borondateak, sentimenduak eta militantziak ez dute gure hizkuntza berezko bilakatu, antza. Ematen du besteren zigor eta inposaketek baino ez dutela denboran iraunarazi euskara, etsaia behar izan dugula geureari uzteko, alegia. Eta etsaiak ezabatzen doazen heinean, erlaxatu egin gara, eta lehen borroka-gai zena, orain, apaindura baino ez da.  

Marra gorri guztiak gaindituta daude dagoeneko. Rubikona igaro dugu eta atzean lur eremu erre, antzu eta elkorra baino ez zaigu geratzen. Amestutako lur emankorretik deus gutxi, eta gaitz ikusten da etorkizunean oparo izan zitekeen esparrua lortzerik. Atilak (erdarak) behin eta berriro zanpatzen diharduen lurrak nekez ikusiko baitu berriro sortzen belarrik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


Eguneraketa berriak daude