Altsasuko Gurasoek botako dute Donostiako Aste Nagusi Piratako txupinazoa

  • Donostiako Piratek jakinarazi dute nork botako duen aurten jaiei hasiera emateko txupinazoa: Altsasuko gazteen gurasoek. Larunbat honetan hasiko dira jaiak Gipuzkoako hiriburuan. 19:15ean Ezkila eta Mattiri ongi etorria egiten zaie kaian, eta ondoren, 19:30ean izango da txupinazoa kaiko Flamenka gunean.


2018ko abuztuaren 07an - 10:06
Donostiako Aste Nagusi Piratako txupinazoa iaz Sara Majarenasen alaba Izarrek bota zuen. (Argazkia: Donostia Pirata)

"Donostiako Piratek elkartasun osoa adierazi nahi diete Altsasuko gazte eta senideei oinarrizko giza eskubideen babesa aldarrikatuz. Donostiako itsasoaren kresala, ehunka kilometrotara dauden gazteengana iristea espero du mugimenduak. Besarkada handi bat Donostiatik", adierazi diete prentsara bidalitako oharrean.

Altsasuko Gurasoek poz handiz hartu dute albistea jai herrikoien aldeko mugimenduak informatu duenez. "Eragileen arteko elkarlana ezinbestekotzat jotzen dutela adierazi dute, baita gizarte aske bat eraikitzeko indarrak batzea oinarrizkoa dela ere".

Bideo hau egin dute Piratek albistearen berri emateko.

Azken urteetan hauek izan dira txupinazoa bota duten eragileak

Martuteneko auzo elkartea, etxe kaleratzeen aurkako kolektiboa, abortoaren aldeko mugimendua, Irutxuloko Hitza, errefuxiatuak eta Izar eta Sara.

Aurten Ezkila kapitaina: Kalepoza kofradia

Kalepoza kofradia izango da 2018ko Piraten Aste Nagusiaren kapitaina, eta bera izango da mugimendu osoak bultzatzen dituen baloreen adierazle. Kofradia, Kale Lagunak hockey taldearen inguruan ibiltzen diren zenbait koadrilaz osatua da, beraiek diotenez, "BiziPoza" bizitzako lelo moduan daukaten pertsonaz osatuta. "Alde Zaharreko pirata hauek, ilun dagoen auzo bat kolore biziz bete nahi dute. Jaiak ospatzen dira egun berezi hauetan, iluntasun horri kolorea jarri nahi diote. Horregatik, “Fuxia” kolorea daramate gainean. Jaietan lotsak eta penak alde batera utzi, jaietaz gozatu eta poza transmititu nahi dutelako. Gizartearen parte hartzea, euskararen zabalpena eta feminismoa bezalako baloreekin bat egiten dutelako sortu zuten kofradia Donostiako Piraten mugimenduan", jakinarazi dute Piratek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jai herrikoiak
'Gaitariak', 2024ko Sanferminetako kartel iragarlea

Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.


Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Ehun bat eragilek Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzea defendatu dute

"Mugimendu Sozialista gure herriaren errealitate politiko eta sozialaren parte da, eta ideologia baztertzailerik ez duen beste edozein eragilek bezala, espazio zabaletan eta jai herrikoien antolaketan parte hartzeko eskubidea dauka", adierazi dute oharrean. Makina bat... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Eguneraketa berriak daude