Alternatiba Tourra Donostian: Baiona helmuga, klimaren alde bizkortzea helburu

  • Urriaren 5ean, ostiralarekin, Donostiatik igaroko da Alternatiba Tourra. Ekainaren 9an Parisen hasi eta 5.800 kilometro egin ondoren Baionan asteburuan amaituko den bizikleta itzuliak klimaren aldeko bizkortzea du helburu, eta horretarako ekonomia eraldatzailea ezinbesteko dela diote ekimenaren sustatzaileek.


2018ko urriaren 04an - 11:02
200 etapa egin ondoren asteburuan iritsiko da Alternatiba Tourra Baionara. Irudian, ekintzaileak Orthezen, Euskal Herrira sartzeko zorian (arg.: Alternatiba Tourra)

Maule, Ainitze eta Ezpeletan barrena dabil Alternatiba Tourra, Zuberoako hiriburuan 80 bizikleta inguru zituen zain. Ondoren Donostiara helduko da: Katalunia plazatik Gipuzkoa plazarainoko ibilbidea egingo dute ostiralean 18:00etatik aurrera klimaren aldeko ekintzaileek. Horrez gain Gipuzkoa plazan erakusketa paratuko dute egun osoz.

Donostiako bizikleta martxaren deitzaileen artean daude hogeitik gora eragile, tartean errausketaren kontrako mugimendua, Satorralaia metroaren kontrako bizilagunen mugimendua, Olatukoop ekonomia eraldatzailearen sarea edota ELA, LAB eta Steilas sindikatuak ere: “Klima aldaketa gelditzeko pintura berdea baino zerbait gehiago behar da. Honi dagokionean, Zubietako errauskailua eta Donostiako Metroa zentzugabekeria larriak direla salatu nahi dugu”, diote zabaldutako oharrean.

Baionan 30.000 lagun asteburuan

Donostiako ekitaldia Baionan asteburuan biziko denaren atariko izango da, Lapurdiko hiriburuan amaituko baita aurtengo Alternatiba Tourra. Hain justu hor egin zen lehen Alternatiben Herria 2013an eta hortik abiatu zen 2015eko tourra ere.

Larunbetan arratsaldeko 17:00etan egingo diote harrera bizikleta martxari, eta toki askotako jendea elkartuko da hirian. Antolatzaileek aurreikusi dute 30.000 lagunek parte hartzea berariaz prestaturiko programa zabalean.

Larunbatean nahiz igandean 50 hitzaldi, topaketa eta mahai-inguru baino gehiago izango dira eta 200 mintzatzaile arituko dira horietan, trantsizio energetikoaz, ekonomia feministaz eta hondakinen murrizteaz, besteak beste.

Horrez gain, Baionako hainbat tokitan animazio saio ugari izango da, bertsolari, dantza, kantu eta haurrentzako jolasak. Programazio guztia hemen ikus daiteke (frantsesez eta zati batean euskaraz).

Alternatiba herrixka, euskaraz bizi! izeneko programazioa ere prestatu dute, euskaraz mintzaldiak, animazioak eta lekukotasunak jasotzeko. Azaroan egingo den Euskaraldia sustatzeko ere baliatuko dute abagunea: “Euskararen erabilpena aktibatzeko gomita luzatzen dizugu, Alternatibaren kari ere”.

Denera 1.000 bolondresetik gora ariko dira lanean asteburuan Baionan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiba Itzulia
Baiona: erresistentzia eta eraikuntzarako deia Alternatibatik

Aldaketa klimatikoaren saihesteko bideak marrazteko eta justizia klimatikoaren alde lan egiteko gunea izan da Baiona Ttipia, asteburu guztian zehar. 15.000 herritar batu dira, hausnartzeko, alternatibak deskubritzeko zein garatzeko, eta nola ez, benetako aldaketak exijitzeko... [+]


2015-11-22 | Iñaki Barcena
Alternatiben urriak

Baionatik Bilbora: inor gutxik espero zezakeen Baionan 2013ko urriaren 6an ikusitakoa bi urte geroago Bilbon, 2015eko urriaren 24an errepika zitekeenik. Nik neuk ARGIAn hauxe idatzi nuen: “Ziur nago, Alternatiba eguna hemendik aurrera erreferentzia politiko nabarmena... [+]


Alternatiba Tourra arrakasta handiz amaitu da Parisen, lau hilabeteko ibilaldia burutuz

60.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Parisen Alternatiba Itzuliak larunbat eta igandean antolatutako ekitaldietan.


2015-09-17 | Garazi Zabaleta
Alternatiben Herria finantzatzeko crowdfundinga abian

Urriaren 24an egingo dute Alternatiben Herria ekimena Bilbon. Finantzaketarako crowdfunding kanpaina jarri dute abian antolatzaileek: 21.050 euro lortzea dute helburu, baina lortu beharreko gutxieneko kantitatea 12.180 euroan jarri dute.


2015-08-04 | ARGIA
Luxemburgo eta Belgikatik pasa ostean, Bretainiarako bidean da Alternatiba Itzulia

Asteartean Flandriago Gantetik pasa ondoren, asteazkenean Frantziako Estatuko Lille hirira iritsi behar du ekainaren 5ean Baiona eta Donostian abiatu zen Alternatiba Itzuliak. Normandian barrena gero Bretainiarantz jarraituko du kostaz kosta Bordeleraino jaitsita Paris alderako... [+]


Eguneraketa berriak daude