Alternatiba Itzulia Biarnoko lurretan dabil egunotan, Parisera bidean

  • Ostiralean aldi berean Donostiatik eta Baionatik abiaturik, Bizi! eta Attac elkarteek antolatutako Alternatiba Itzulia Paue ondoko Leskarre herrira iritsi zen astelehenean eta asteazkenean, ekainak 10, Banhèras de Bigòrran edukiko du helmuga. 5.000 kilometroz goiti eginda, irailaren 26an sartuko da Parisen helburutzat bertan abenduan burutuko den COP21 klimaren gailuarraren aurrean gizartea ohartarazi eta mobilizatzea duen Tourra.


2015eko ekainaren 09an - 10:18
Alternatiba Itzuliko lauko tandemetako bat larunbatean Ezpeletarako bidean. (Argazkia: Alternatiba)

Hegoaldeko ospakizunetan Donostiako Alternatiben herrixkak erakarri zuen jende gehien Itzuliak ekainaren 5ean. Aurreko urteetan Baionan eta Zokoan ikusi bezala, Gipuzkoako hiriburuko karriketan gisa guztietako alternatiba adibideen postuak erakutsi ziren, bestelako hitzaldi eta eztabaidez gain. Baionan Tourra abiatzeko unea Stéphane Hessel ezagunaren ("Haserretu zaitezte") alargunak markatu zuen. Haren aurretik eta ostean beste hainbat mintzaldi, kanta eta ospakizun, antolatzaileen bideo honek laburbiltzen dituenak.

Kaleko irteera jendetsuaren aurretik, Baionako aurkezpen orokorrean protagonismoa eduki zuen Maxim Combes altermundialista ezagunak. "COP21az zer itxaron eta COP21a arte zer egin: erronkak eta perspektibak” azaldu zuen. Eskubide Sozialen Kartaren gunean laburbildu dute Combesek erakutsia: "Klima aldaketaren gaian funtsezkoa da estatuen konpromiso politikoa. Hala ere, kontuan hartu beharrekoa dela zaila izango dela estatuei eginbeharrak zehaztuko dizkien akordiorik lortzea. Gas isuriak berehala eta drastikoki mugatu beharra dagoela aipatu zuen. Copenhage 2009ren ondoren, 100.000 milioi euro agindu ziren aldaketa klimatikoari aurre egiteko. Egun, kopuru horren %10a ere ez da martxan jarri. Irailean, mundo mailako liderrei gai honetan ekiteko deia egingo dute hainbat ingurumen-eragilek. 1999an, Seattlen, Merkataritzaren Munduko Erakundea blokatzea lortu zen, altermundialismoaren sorrera eta indartzea eman zelarik. Combesen hitzetan 'Paris 2015 klimaren Seattle bat bihurtu beharko genuke'. Gizarte mugimenduak indartzearen garrantzia aipatu zuen, defentsibatik ofentsibara pasatuz. Aldaketa klimatikoaren aldeko borrokak sistema aldatzea suposatzen du. Sistema aldatzeko, aliantzak saretu behar dira sektore desberdinen artean".

Baiona eta Donostiako hitzorduez landa, bi gehiago iragarri ziren ekitaldian: urriaren 11an Alternatiba Garazi eta 24an Alternatiben Herria Bilbon. Bitartean, larunbatean Ezpeletatik pasatu ostean, Biarnoan barnatu da Tourra. Astelehenean Paue Leskarren egon zen (hemen dauka egoitza nagusietako bat Emaüs elkarteak, justizia klimatikoaren gaian oso inplikatua) eta asteazkenean Banhèras de Bigòrra eta ostegunean Saint Gaudens zeharkatuta, 13an helduko da Okzitaniako Tolosa hiribura.

Donostian egindako Alternatiben Herrixkan.
Hendaian argazkia.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiba Itzulia
Baiona: erresistentzia eta eraikuntzarako deia Alternatibatik

Aldaketa klimatikoaren saihesteko bideak marrazteko eta justizia klimatikoaren alde lan egiteko gunea izan da Baiona Ttipia, asteburu guztian zehar. 15.000 herritar batu dira, hausnartzeko, alternatibak deskubritzeko zein garatzeko, eta nola ez, benetako aldaketak exijitzeko... [+]


2018-10-04 | ARGIA
Alternatiba Tourra Donostian: Baiona helmuga, klimaren alde bizkortzea helburu

Urriaren 5ean, ostiralarekin, Donostiatik igaroko da Alternatiba Tourra. Ekainaren 9an Parisen hasi eta 5.800 kilometro egin ondoren Baionan asteburuan amaituko den bizikleta itzuliak klimaren aldeko bizkortzea du helburu, eta horretarako ekonomia eraldatzailea ezinbesteko dela... [+]


2015-11-22 | Iñaki Barcena
Alternatiben urriak

Baionatik Bilbora: inor gutxik espero zezakeen Baionan 2013ko urriaren 6an ikusitakoa bi urte geroago Bilbon, 2015eko urriaren 24an errepika zitekeenik. Nik neuk ARGIAn hauxe idatzi nuen: “Ziur nago, Alternatiba eguna hemendik aurrera erreferentzia politiko nabarmena... [+]


Alternatiba Tourra arrakasta handiz amaitu da Parisen, lau hilabeteko ibilaldia burutuz

60.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Parisen Alternatiba Itzuliak larunbat eta igandean antolatutako ekitaldietan.


2015-09-17 | Garazi Zabaleta
Alternatiben Herria finantzatzeko crowdfundinga abian

Urriaren 24an egingo dute Alternatiben Herria ekimena Bilbon. Finantzaketarako crowdfunding kanpaina jarri dute abian antolatzaileek: 21.050 euro lortzea dute helburu, baina lortu beharreko gutxieneko kantitatea 12.180 euroan jarri dute.


Eguneraketa berriak daude