Baionan eta Donostian pedalak berotzen ekainaren 5ean Alternatiba Itzulia abiatzeko

  • Maiatzaren 20an, asteazkena, Bizi! mugimenduak bere kideak bilduko ditu, ekainaren 5ean Baionatik abiatu eta irailaren 26an Parisen bukatuko den Alternatiba Itzuliaren azken albiste eta xehetasunak eskainiz mobilizazio handirako bihotzak berotzeko.


2015eko maiatzaren 20an - 06:57
Maiatzaren 3an ospatu dute Alternatiba Eguna Ingalaterrako Todmordenen, aurrea hartuz ekainaren 5ean abiatuko den Alternatiba Itzuliari.

Klimaren aldaketaren arriskuez eta hori eragozteko alternatibez herritarrak ohartarazteko mobilizazio zabala antolatu da Bizi! mugimenduaren inguruan, Europan gutxitan ikusten den bezalakoa. Alternatibaren Itzuliaren ikur izango diren hiru edo lau txirrindularik eragindako bizikleta handien inguruan, dozenaka militantek korrituko dituzte 5.000 kilometro, ekainaren 5ean Baionan hasi eta irailaren 26an Parisen buka, hiri honetan burutu behar den COP21 Klimaren Gailurrean erabaki garrantzitsuak hartu beharko lituzketen agintariei presio egiteko.

Ipar Euskal Herrian Manu Robles Arangiz Fundazioaren babesarekin urteotan indarra hartu duen Bizi! mugimenduak Alternatiben Herrixkak antolatu ditu Baionan estreina eta Zokoan gero. Alternatiba eredua, ordea, gero eta arrakasta handiagoz esportatu du iaz bertan 35 Alternatiba antolatu zirelarik Frantziako Estatu osoan barrena, urrutienekoa antipodetako Tahitin.

Aurtengo 50 Alternatiba baino gehiago iragarri dituzte Hexagono osorako, baina Itzuliak Europako herrialde gehiagotan ere edukiko ditu adarrak. Euskal Herriari dagokionez, Donostiako herrixka ekainaren 5 eta 6an ariko da lanean. Ziento bat herrixka, hainbat herrialdeko milaka boluntario eta herritar mobilizaturik... Parisko COP21 Klimaren Gailurrerako giroa ezin hobeki berotuko dute udazkena bitartean. Ekainaren zain egon gabe, lehen Alternatiba herrixka maiatzaren 3an egin dute Ingalaterrako Todmordenen, Transition Town herrien mugimenduaren sortzaile eta ikur den hartan, herriko agintariekin, elkarteekin eta 500 herritarren parte hartzearekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Alternatiba Itzulia
Baiona: erresistentzia eta eraikuntzarako deia Alternatibatik

Aldaketa klimatikoaren saihesteko bideak marrazteko eta justizia klimatikoaren alde lan egiteko gunea izan da Baiona Ttipia, asteburu guztian zehar. 15.000 herritar batu dira, hausnartzeko, alternatibak deskubritzeko zein garatzeko, eta nola ez, benetako aldaketak exijitzeko... [+]


2018-10-04 | ARGIA
Alternatiba Tourra Donostian: Baiona helmuga, klimaren alde bizkortzea helburu

Urriaren 5ean, ostiralarekin, Donostiatik igaroko da Alternatiba Tourra. Ekainaren 9an Parisen hasi eta 5.800 kilometro egin ondoren Baionan asteburuan amaituko den bizikleta itzuliak klimaren aldeko bizkortzea du helburu, eta horretarako ekonomia eraldatzailea ezinbesteko dela... [+]


2015-11-22 | Iñaki Barcena
Alternatiben urriak

Baionatik Bilbora: inor gutxik espero zezakeen Baionan 2013ko urriaren 6an ikusitakoa bi urte geroago Bilbon, 2015eko urriaren 24an errepika zitekeenik. Nik neuk ARGIAn hauxe idatzi nuen: “Ziur nago, Alternatiba eguna hemendik aurrera erreferentzia politiko nabarmena... [+]


Alternatiba Tourra arrakasta handiz amaitu da Parisen, lau hilabeteko ibilaldia burutuz

60.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte Parisen Alternatiba Itzuliak larunbat eta igandean antolatutako ekitaldietan.


2015-09-17 | Garazi Zabaleta
Alternatiben Herria finantzatzeko crowdfundinga abian

Urriaren 24an egingo dute Alternatiben Herria ekimena Bilbon. Finantzaketarako crowdfunding kanpaina jarri dute abian antolatzaileek: 21.050 euro lortzea dute helburu, baina lortu beharreko gutxieneko kantitatea 12.180 euroan jarri dute.


Eguneraketa berriak daude