ARGIA.eus

2022ko maiatzaren 24a

Alonsotegiko akusatuek akordioa lortu dute eta ez dira kartzelara joango ustelkeriagatik

  • EAJko alkate ohiak, udaleko arkitekto ohi batek eta Laneder Construccioneseko bi enpresarik onartu dute prebarikazioa, iruzurra eta dokumentuen faltsutzea egin izana. Fiskaltzarekin eta akusazioarekin hitzarmena egin dute: bi urteko kartzela zigorra, hamarreko inhabilitazioa eta lapurtutako dirua interesekin itzultzea (guztira 881.000 euro).

Alonsotegiko orain arteko hiru alkateak ustelkeria delituekin lotuta egon dira. / Argazkia: Alonsotegiko udaletxea.
2022ko urtarrilaren 18a

Bizkaiko Alonsotegi herriko auzipetuen epaiketa urtarrilaren 18an hastekoa zen, baina bertan behera geratu da, akusazioko aldeekin aurreakordioa egin baitute delitugileek. Aitortu egin dituzte leporatutako delituak, hau da, prebarikazioa, dokumentuak faltsutzea eta iruzurra egin izana. EH Bilduk herri akusazio moduan zortzi urteko kartzela zigorra eskatzen zuen auzipetuentzat eta Fiskaltzak seikoa; baina espetxea saihestea lortu dute.

2011 eta 2015 artean EAJko alkate izandako Jose Luis Erezumak, garai hartan udalean jarduten zuen arkitekto batek eta Laneder Construcciones eraikuntza enpresako bi arduradunek 881.000 euro itzuli beharko dituzte (lapurtutako 681.000 euroak eta beste 200.000 interesengatik). Gainera, hamar urteko inhabilitazioa eta bi urteko espetxe zigorra onartu dituzte; aurrekaririk ez dutenez, kartzela saihestuko dute.

Dirulaguntzak, zorra kitatzeko

Fiskaltzaren arabera, akusatuek 2011n dirulaguntzak jaso zituzten, azaroko euriteek ustez eragindako kalte materialak konpontzeko; Bizkaiko Foru Aldundiaren 600.000 euro eta Alonsotegiko Udalaren 81.000. Baina ez ziren inoiz egin konpontze-lan horiek, udalak 2008tik Laneder Construcciones enpresarekin zuen zorra ordaintzeko erabili baitzuten dirua. Dokumentuaren arabera, akusatuek plana prestatuta zuten, eta dokumentuak faltsutu zituzten.

Alonsotegi 1991n sortu zen herri gisa, Barakaldotik bananduta. Herriak izandako lehen hiru alkateak, Gabino Martinez de Arenaza, Aitor Santisteban eta auzipetutako Jose Luis Erezuma ustelkeria kasuekin lotuta egon dira eta kasuak epaitegietan daude; EAJkoak dira hirurak.

Kanal hauetan artxibatua: Ustelkeria  |  EAJ  |  Alonsotegi

Ustelkeria kanaletik interesatuko zaizu...
2022-05-02 | ARGIA
EAEko kirolaren goi-eskolan titulu akademikoak faltsutu ziren ikertzen ari dira

[Zuzenketa (2022-05-09): Jatorrizko albisteari hainbat zuzenketa egin diogu, lehen eskuko iturriekin bildu ostean]


2022-03-13 | Ahoztar Zelaieta
Karrantza basatia

Karrantzako Minda enpresaren porrotagatik Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 2018. urtean ezarritako zigorrak berretsi ditu Espainiako Auzitegi Gorenak pasa den urtarrilean. Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak 13,5 milioi euroko diru-laguntzak eman... [+]


2021-11-14 | Ahoztar Zelaieta
Udal ustelkeriaren eta ate birakarien hamaikakoak

Javier Beobide alkatearen kudeaketaren aferaren ondorioz, Andoni Ortuzarrek Lemoako herritarrei barkamena eskatu behar izan zien 2013. urtean. Handik bi urtera ustelkeriaren aurrean tolerantziarik ez izateko agindu zien 2015eko hauteskundeetan alkate eta zinegotzi kargurako... [+]


2021-11-09 | ARGIA
Ate birakariak eragozteko lege proposamena aurkeztu du EH Bilduk

Bai EAEn “EAJk urtetan eraiki duen sare klientelarra”, bai arlo publikotik enpresa pribatuetako goi karguetara salto egitea galarazteko, 28 artikulu dituen eta Etika Batzordeari eragiten dion lege proposamena aurkeztu du EH Bilduk.


Montai eta Hondarribiko Udalaren arteko kontratuak aztertzen ari da Lehiaren Euskal Agintaritza

2018tik 2021era bitartean Aitor Elorza jeltzaleak zuzendutako enpresaren eta Hondarribiko EAJren udal gobernuaren arteko kontratuak ikertzen ari da agintaritza.


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude