Alonso eta Maroto absolbitu ditu Kontu Auzitegiak, PPren inguruko botoei esker

  • Absoluzioa sinatu duen magistratuetako bat Margarita Mariscal de Gante PPren justizia ministro ohia da. Hala ere, Gasteizko San Antonioko eskandaluaren auzibidea oraindik ez dela bukatu dio Adi! elkarteak.


2016ko abenduaren 15ean - 08:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Kontu Auzitegiak Alfonso Alonso, Javier Maroto eta PPren udal gobernukoak izandako beste zenbait kideren kontrako epaiari jarritako helegitea errebisatu du eta absoluzioa ebatzi du. Aurretik auzitegi bereko beste epaimahai batek 393.862 euroko isuna jarri zien, Gasteizko San Anton kalean zeuden lokal publiko batzuk merkatuko preziotik oso goiti alokatu eta desegoki jokatzeagatik.

Epaimahaiak izendapen politikoa dauka eta PPk proposatutako bi kidek eta PSOEren beste batek osatzen dute. Popularren inguruko botoei esker sinatu dute absoluzioa; magistratuetako bat PPko Justizia ministro ohi Margarita Mariscal de Gante da, hain zuzen.

Nolanahi ere, ebazpena ez da aho batekoa izan, epaimahaiko presidente Felipe García Ortizek kontrako boto partikularra eman du, “arau hauste penala” egon zela uste baitu.

"Hau ez da amaitu"

Hain justu, Adi! elkarteak ohartarazi du San Anton kaleko ustezko irregulartasun eta ustelkeria kasuagatik hasitako prozesuak bide penala duela oraindik aurretik, kontu auzibidea oraindik amaitu ez den arren. Elkarte honek Gasteizko Udalari eskatu dio errekurritu dezala auzitegiaren azken erabakia eta jarrai dezala salatzen “Alonso alkate izan zen garaiko taldeak Gonzalo Antoni guztion diruaren bizkarrera egin zion mesedea”.

2007an sinatu zuen Gonzalo Antonek Gasteizko Udalarekin urtebete lehenago erositako lokalen alokairua, hogei urtetarako eta prezio oso altuan. Kontratuan sinatutako betez gero 7,6 milioi euroko etekina aterako luke enpresariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!