Alli, Esparza eta Arizcurenen izenak nagusi Barcina ordezkatzeko

  • Yolanda Barcinak datozen foru hauteskundeetarako UPNko zerrendaburu ez dela aurkeztuko iragarri ondoren, UPNk hilaren 29rako hautagaiaren izena emango duela iragarri du, urtero egiten duen alderdiaren egunean.


2014ko azaroaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
UPN eta PSNren ituna erraztea bilatuko luke Barcinaren alboratzeak.

Hiru izen entzun dira gehien oraingoz, Íñigo Alli, Jose Javier Esparza eta Oscar Arizcuren, hirurak Barcinaren ildokoak alderdiaren barruan. Alli Ongizate sailburua da, Esparza Herri Administrazio eta Ingurumenekoa eta Arizcuren UPNko idazkari nagusia.

Diario de Navarrak inkesta egin du irakurleen artea eta parte hartu duten 700 pertsonekin Allik botoen %22,74 bildu du.

UPNk lehenbailehen argitu behar du hautagaia nor den, bestela bada arriskua militante eta karguek hauteskunde primarioak eska ditzaen eta zuzendaritzak ez du halakorik aurreikusi zerrendaburuaren hautaketarako.

Edonola, eskari hori egiten hasi diren lehen ahotsak entzun dira jada, atzo bertan UPNko senatari Amelia Salanuevak primarioak eskatu zituen, bere ustez “zuzendaritzak zuzenean hautatzeko garaiak amaitu direlako”.

UPNk argi du azkar ibili behar duela eta horretarako bi korronte nagusien kontsentsuzko akordioa bilatzen ari da, orain bizi duen egoeran primarioena litzatekeelako alderdiari gutxien komeni zaion lehia prozesua.

Barcinaren iragarpenaren ondoren, UPNz beste ari da PSNz hitz egiten, analista gehienen arabera, Barcinaren erretiratzea probokatu bada, hauteskundeen ostean sozialistekin ituna errazteko egin baita. Helburu bakarra argi dago Nafarroako eskuinean: UPN, PSN eta PPren artean 26 eserlekura iristea.

PSN da egoera horretan eroso ez dagoena, hauteskundeen aurretik balizko itun horretaz hainbeste hitz egiteak ez baitio inongo mesederik egiten. Azken asteetan, alabaina, hiru akordio garrantzitsu behintzat lotu dituzte UPNk eta PSNk: sozialistek proposatutako zerga erreforma atera dute bien artean, Elkarrizketa Sozialeko Kontseiluaren bideratzea eta Osasunaren Legea.

Hilaren 21ean ezagutuko da Nafarroako Legebiltzarrak bideratzen duen 'navarrometro' izeneko inkesta eta bertan herritarren boto asmoei buruzko datuez gain, herritarrek Barcina nola baloratzen duten ere adieraziko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Yolanda Barcina
2021-11-03 | Leire Artola Arin
Mugitu! mugimenduak Iruñerriko markesinetako publizitatea AHTren aurkako kartelengatik ordezkatu du

Salatu dute Espainiako Gobernuko aurrekontuen erdia baino gehiago trenaren lanetara bideratuko dela. Ekintzarekin gogorarazi nahi izan dute duela hamar urte AHTren aurka kexatzeko egindakoa: Yolanda Barcina orduko Nafarroako lehendakariari tartak bota zizkioten.


Barcina eta Sanz CANeko parlamentuko ikerketa batzordera deitu dituzte

Gobernua babesten duten lau alderdiek eskatu dute presidente ohien agerraldia batzordean.  Enrique Goñi Nafarroako Kutxako presidenteak bere burua eskaini du batzorde horretan agertzeko. Jose Antonio Sarria Enpresarien elkarteko presidentea, Jose Antonio Asiain Banka... [+]


2015-10-13 | ARGIA
Telefónicak Barcina fitxatu duela zabaldu dute

Telefónicak Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia fitxatu duela zabaldu du Hispanidad.com webguneak.


Barcina, UPN-n ere ez dute nahi

Oraindik Nafarroako Gobernuko lehendakari den Yolanda Barcinak UPNko lehendakaritza ere utziko duela zabaldu du gaur Diario de Navarrak.


"Iruñea After Barcina, Nola?" jaialdian, aldarrikapenak ospakizun

Iruñeko karrikak kolorez eta musikaz girotuko dituzte maiatzaren 28tik 31ra, Iruñea After Barcina, Nola? Fest jaialdiarekin. Egitarau oparoa prestatu dute astebururako, kontzertuak eta desfilea besteak beste.


Eguneraketa berriak daude