Bi urte arteko kartzela zigorrak berretsi dituzte AHTren aurkako tartalarientzat

  • Auzitegi Gorenak berretsi egin ditu AHTren aurkako ekintzaileei jarritako zigorrak. Okzitaniako Tolosan 2011n Yolanda Barcinari tarta aurpegira bota zioten. Auzitegi Nazionalak Julio Villanueva, Ibon Garcia eta Gorka Ovejerori bina urteko espetxe zigorra ezarri zien, Mikel Alvarezi urtebetekoa eta 900 euro banako isuna lauroi.

     


2014ko urriaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Hemen ekintzaren bideoa:

Informazio gehiago:

Gorka Ovejero Ganboa tartalarietako batekin elkarrizketa Reyes Ilintxetak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
Julio Villanueva (AHT Gelditu)
"Abiadura Handiko Trenik gabeko Nafarroa posible da"

Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


AHT eta tren sozialerako egungo trenbidea egokitzea eskatu dute Altsasun

Nafarroa Trenaren Alde, Araba Trenaren Alde eta Goierriko AHTrik Ez plataformek Altsasun egindako prentsaurrekoan egin dute eskaera: tren lasterrak soilik erabiltzeko trenbide-azpiegitura berriak eraikitzeko proiektuak geldiaraztea, gaur egungo tren-azpiegiturak berritzea eta... [+]


Eguneraketa berriak daude