Alfredo Ramirezen senideek istripua izan dute, dispertsatu osteko lehen bisitan

  • Pasa den astean jakinarazi zuen Erreharria Libre plataformak Alfredo Remirez Basauriko espetxetik Darocako presondegira bidali zutela. Asteburu honetan, istripua izan dute bere senideek, lehen bisitaren ostean. Ondo daude, baina dispertsioaren ondorioak hasiera hasieratik ari direla pairatzen salatu dute.


2018ko otsailaren 26an - 11:21

Dacotako presondegitik etxera itzultzen ari zirela izan zuten istripua. Logroño inguruan orein bat bidean gurutzatu, hau kolpatu eta bidetik irten zirela esan du Erreharria Libre plataformak. Etxera taxian itzuli ziren eta inork ez zuen minik hartu.

Dispertsioa gaitzetsi eta senideei babesa adierazteko elkarretaratzeak antolatu dituzte. Lehena, otsailaren 26an izango da, Amurriko plazan. Gainontzeko mobilizazioak datozen egunetan iragarriko dituzte.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-30 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Eguneraketa berriak daude