Pasa den astean jakinarazi zuen Erreharria Libre plataformak Alfredo Remirez Basauriko espetxetik Darocako presondegira bidali zutela. Asteburu honetan, istripua izan dute bere senideek, lehen bisitaren ostean. Ondo daude, baina dispertsioaren ondorioak hasiera hasieratik ari direla pairatzen salatu dute.
Dacotako presondegitik etxera itzultzen ari zirela izan zuten istripua. Logroño inguruan orein bat bidean gurutzatu, hau kolpatu eta bidetik irten zirela esan du Erreharria Libre plataformak. Etxera taxian itzuli ziren eta inork ez zuen minik hartu.
Dispertsioa gaitzetsi eta senideei babesa adierazteko elkarretaratzeak antolatu dituzte. Lehena, otsailaren 26an izango da, Amurriko plazan. Gainontzeko mobilizazioak datozen egunetan iragarriko dituzte.