Alfonso Alonso eta Gardelegiko zabortegia, Gürtel auziarekin lotuak

  • 2005ean, Alfonso Alonso Gasteizko alkate zenean, Gardelegiko zabortegia kudeatzeko kontratu-eskaintzaren baldintzak "nahieran" zehaztu zirela uste du Gasteizko PSEk. Kontratua lortu zuen enpresa-taldeko kideetako bat SUFI da, 'Gürtel kasuagatik' ikertua izan den konpainia.


2013ko urriaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Alfonso Alonso Gasteizko alkate ohi eta PPren bozeramailea Kongresuan. (Argazkia: El Diario)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko Udaleko PSEk aipatu kontratuari buruzko dokumentazioa jaso eta Espainiako Auzitegi Nazionalera igorri du, baita Polizia Nazionalaren Delitu Ekonomikoen departamendura ere.

"Gertaerak ikusita, susmoa dugu Alonsoren kabineteak nahieran idatzi zituela kontratuaren baldintzak, hura lortu zuen enpresari mesede egitearren", esan dute Gasteizko sozialistek.

2005ean Espainiako Kongresuko PPren gaur egungo bozeramaile Alfonso Alonso zen Gasteizko Udaleko kargudun nagusia eta Javier Maroto gaur egungo alkatea berriz, Ogasun zinegotzia.

Espainiako Estatuko hainbat herrialdetan ikertzen ari dira SUFI konpainiaren jarduera, 'Gürtel auziaren' barruan. Zenbait enpresari eta PPko goi kargu ari da ikertzen justizia, ustelkeria delituengatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!