Alemaniako Gobernuak KSK Indar Berezien Komandoaren erro faxista desegin duela dio

  • Hainbat kidek eskuin muturrarekin zeukaten lotura medio, komandoa “partzialki” desegin duela adierazi du Alemaniako Gobernuak. Hala ere, indar berezien egitura mantendu du, herrialdeak beharrezko duelakoan.


2020ko uztailaren 2an - 11:17
(Argazkia: Tim Rademacher)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urte hasieran Alemaniako hainbat hedabidek azpimarratu zuten armadan eskuin muturreko 500 kide baino gehiago zeudela, eta ideologia faxistadun norbanakoen presentzia bereziki altua zela KSK Indar Berezien Komandoan. Lotura zuzena du batak bestearekin, izan ere, KSKk armadatik hautatu ohi ditu soldaduak.

Hori horrela, KSK “partzialki” desegin duela jakinarazi du Alemaniako Gobernuak aste honetan. Annegret Kramp-Karrenbauer defentsa ministroaren arabera, komandoak ezin zuen egungo formakuntzarekin existitzen jarraitu; hau da, hainbeste eskuin muturreko kiderekin. Alabaina, KSK mantentzearen alde agertu da gobernua, Alemaniak indar bereziak behar dituenaren ustekoa baina.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
2025eko urriaren 29
Faxismoaz

2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!