Hainbat kidek eskuin muturrarekin zeukaten lotura medio, komandoa “partzialki” desegin duela adierazi du Alemaniako Gobernuak. Hala ere, indar berezien egitura mantendu du, herrialdeak beharrezko duelakoan.
Urte hasieran Alemaniako hainbat hedabidek azpimarratu zuten armadan eskuin muturreko 500 kide baino gehiago zeudela, eta ideologia faxistadun norbanakoen presentzia bereziki altua zela KSK Indar Berezien Komandoan. Lotura zuzena du batak bestearekin, izan ere, KSKk armadatik hautatu ohi ditu soldaduak.
Hori horrela, KSK “partzialki” desegin duela jakinarazi du Alemaniako Gobernuak aste honetan. Annegret Kramp-Karrenbauer defentsa ministroaren arabera, komandoak ezin zuen egungo formakuntzarekin existitzen jarraitu; hau da, hainbeste eskuin muturreko kiderekin. Alabaina, KSK mantentzearen alde agertu da gobernua, Alemaniak indar bereziak behar dituenaren ustekoa baina.