Alemaniako deseskaladaren ajea

  • Alemanian 1,1 izatera pasatu da gaixoak ingurukoak kutsatzeko erreprodukzio tasa, eta gaixotasunaren hedapena biderkatzeko tasa 1ekoa denez, COVID-19aren hedapena berriz indartuko den beldur dira. Ikusteko dago igoera hau puntuala den edo mantenduko den. Hiru aste betetzear dira Alemanian komertzioak irekiz deseskalada hasi zutela.


2020ko maiatzaren 11n - 08:34

El Pais egunkariak jaso dituen informazioen arabera, Alemanian 1,1 izatera pasatu da gaixoak ingurukoak kutsatzeko erreprodukzio tasa, eta gaixotasunaren hedapena biderkatzeko tasa 1ekoa denez, COVID-19aren hedapena berriz indartuko den beldur dira. Hiru aste betetzear dira Alemanian komertzioak irekiz deseskalada hasi zutela, eta kalean herritarrak "erlaxatzen" ari direla dio El Paisek.

Hurrengo egunetan jakingo da ea 1,1eko hori igoera puntuala izan den edo mantentzen den.

Maiatzaren 6an adostu zuten Gobernu Federalak eta estatu federatuek denda guztiak berriz zabaltzea, eta ikasleak pixkanaka geletara itzultzea. Bundesliga publikorik gabe hastea espero dute hil honen erdialdera. Estatu federatu batzuek azken egunetan presioak egin dituzte murrizketak eta debekuak arindu eta jarduera ekonomikoa bizkortzeko.

Denden irekiera baldintzatzen duen gaixo kopurua zehaztuta dute

Estatu federal bakoitzak ahalmena du erabakitzeko dendak zein erritmotan joango diren irekitzen. Baina hiri batean 100.000 biztanleko 50 kasu berri baino gehiago atzematen badituzte zazpi egunean, bertako administrazioak behartuta egongo dira irekiera hori berriz aztertzera. Baina araru hau nola betearaziko duten dudak agertu dira azken egunetan, izan ere, igande honetan bertan lau hiritan gainditu da gaixo berrien kopurua.

Pandemia ukatzen dutenak astero manifestatzen dira

Alemaniako hiri askotan protesta ekintzak egin dituzte larunbata honetan ere. Jendetsuena Stuttgart hirian. Ekintza horietako batzuk elkarretaratzeak dira eta beste batzuk martxak. El Paisen arabera, bertan biltzen direnek profil anitza dute, badira teoria konspiratiboek pandemia badenik ukatzera eramandakoak, badira txertoen aurkakoak eta praktika esoterikoen aldekoak, eta baita eskuin muturreko jendea ere. Hauen ustez, koronabirusa beste gripe bat gehiago da eta Gobernuak COVID-19 erabiltzen ari dira eskubideak murrizteko, haien agenda politikoa ezartzeko eta probetxu ekonomikoa ateratzeko. Alemaniako Gobernuak jarritako murrizketen aurka protesta egiten dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude