Alec Reid hil da, apaiz irlandar bakegilea

  • Irlandako bake prozesuan paper garrantzitsua bete zuen Alec Reid apaiza Dublingo ospitalean hil da. Euskal Herrian ere bitartekari lanak egin zituen hainbat urtez.


2013ko azaroaren 22an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mugimendu errepublikarreko buruen eta Britainia Handiko Gobernuaren arteko elkarrizketak bultzatu zituen, eta IRAren desarmearen lekuko izan zen, Harold Good apaiz protestantearekin batera.

Nortasun agiria (2007an Amets Arzallusek ARGIAn egindako elkarrizketatik hartua)

Alec Reid 1931n jaio zen Dublinen (Irlanda). 1950ean erredentziotar bihurtu zen, eta zazpi urte geroago apaiztu. Limerick, Dundalk eta Galwayen izan zen apaiz 1961ean Belfasteko Clonard monasteriora joan baino lehen. Monasterio hori unionisten Shankill Road kalearen eta erkidego katolikoaren artean dago kokatua, eta talaia horretatik hasi zen bakegile lanetan. 1988an New York Times en azalean atera zen, hileta-elizkizun errepublikanoetan sartu zirela medio, IRAk lintxatutako soldadu britainiarrei azken erritoak ematen. 1980ko hamarkadaren bukaeran, Sinn Feineko buru Gerry Adamsen eta SDLPko John Humeren arteko bilerak ahalbidetu zituen, eta IRAri armak uzteko bidea zabaldu zion. 2001ean Euskal Herrira etorri zen eta lau urtean Euskal Herriko bake prozesua josten ibili da agente guziekin hitz eginez. 2003ko urtarrilean Sabino Arana Fundazioak saritu zuen bakea eta adiskidetzea sustatzeko ahaleginengatik

Euskal gatazkaz

Bideo honetan, ETAk eta Espainiako Gobernuak hartutako konpromisoez dihardu Reidek.


Irlanda iparraldea kanalean gehiago
2021eko ekainaren 30
Paul O”Connor, Pat Finucane Centerreko kidea
"Guretzat egia da inportanteena, Estatuarentzat justizia formala"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.