Zubietako erraustegia hondakinak jasotzen hastear da, Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira

  • Zubietako erraustegiaren eraikitze lanek ez dute etenik. Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenak betez gero, erraustegia laster hasi daiteke hondakinak biltzen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 16an - 11:38
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Etenik gabe ari dira Zubieta gainean, dagoeneko leku askotatik begi bistakoa dugun erraustegia eraikitzen. Lanak azken txanpan dituzte jada, ondoko irudian ikus dezakezuenez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finkatua duen egutegia kontuan izanda, aurtengo urrian instalakuntza osoa martxan izatea aurreikusten du. Errauste plantaren exekuzio maila %75ekoa da. Lanak noski, lehenago amaitu nahi dituzte, ekainerako. Ekainetik urrira erraustegia probetan izan nahi dute.

Edozein kasutan, gunea lehenago hasiko da hondakinak jasotzen. Foru Aldundiak dituen aurreikuspenen arabera, apirilean Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta martxan izango da.

Paraleloki garatzen ari diren lanen bi faseen baitan azpiegiturok eraikitzen ari dira hiru lursail ezberdinetan: 31.988 metro karratuko lur eremuan, biometanizazio eta zepentzako plantak; bestean, erraustegia eta tratamendu mekaniko-biologikorako plantak; eta hirugarrenean “Naturklima”.

Albiste hau Noaua-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!