Aldatu gidoia! ekimenak euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabala bermatzeko eskatu dio Jaurlaritzari

  • Aldatu gidoia euskararen alde! ekimenean 31 eragile batu dira, eta kritikatu dute Eusko Jaurlaritzak EITBn euskara eta euskarazko telebista eta irratiak bigarren mailan utzi izana. Euskarazko ikus-entzunezko edukiak, EITBz gain, bestelako euskarri guztietan egoteko lan egin dezala eskatu diote. Ekimenak mobilizazioa iragarri du 2024ko maiatzaren 18rako.

Ekimeneko eragileak kanpainaren aurkezpenean. Argazkia: Mitxel Elorza.

2023ko irailaren 11 - 10:15
Azken eguneraketa:13:23
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aldatu gidoia! ekimenak aurkezpen ekitaldia egin du irailaren 9an. Kultura, euskalgintza, sindikalgintza eta hezkuntzako 31 eragilek abiarazi dute. Helburua masa sendo bat artikulatzea da, euskara eta euskarazko kultura erdigunean jarriko duten politiken alde. Bide horretan antolatu dute hurrengo maiatzerako mobilizazioa Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren aurrean. Change.org plataforman sinadura bilketa ere hasia dute.

Ekimeneko kideek, bestalde, Eusko Jaurlaritzarekin eta alderdi politikoekin biltzeko asmoa agertu dute, 2024ko politiketan eta aurrekontuetan haien eskariak aintzat hartu ditzaten.

Larunbatean egindako agerraldian, ekimeneko kideek kezka agertu dute, Eusko Jaurlaritzak ez duelako euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen alde behar beste egiten. Haien ustez, EITBk sorrerako helburua baztertu du eta gaztelerazko programek eta edukiek lehentasuna dute gaur egun. Euskara eta euskarazko telebista eta irratiak bazterrean geratu dira eta baliabide gutxi jasotzen dute.

Euskal telebista indartsua izatea hizkuntzarentzat estrategikotzat jo dute eta azpimarratu dute EITBri dagokiola herritar guztiei euskarara sarbide unibertsala bermatzea. Euskara hizkuntza nagusia izango duen EITB sendoa aldarrikatu dute.

EITBtik harago ere

EITBz harago, Aldatu gidoia! ekimeneko eledunek eskaera zabalagoa egin dute. Premiazkotzat dute Eusko Jaurlaritzak ikus-entzunezkoen egoerari eta jendartearen kontsumo ohiturei arreta jartzea, estrategiak eguneratzea, eta euskararen aldeko politikak abiatzea, beti ere EITBz harago. Euskarazko edukiak euskarri guztietan, telebistan, zineman, streaming plataformetan eta gainerakoetan egon daitezen lan egiteko eskatu diete erakunde publikoei. Onartezintzat dute euskara, euskarazko fikzioa eta bikoizketa baztertzea audientzia eta kontsumoa aitzakiatzat hartuta.

Euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza zabal, duin, eguneratu eta erakargarria osatzeko eskatu dute.

Eskakizun zehatzak zazpi multzotan bildu dituzte:

- Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontuetan urteko %5 euskarazko ikus-entzunezkoetara bideratzea. Biztanleko urtean 9 euro.

- EITBk Euskal Herri osorako jardutea.

- Diru publikoz finantzatutako euskarazko bikoizketa-azpidatzi guztiak egokitu eta plataformetara helaraztea, Espainiako Estatuko legeak agintzen duen bezala.

- Inklusioaren eta hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik azpidatzien erabilera politika diseinatu eta erabilera orokortzea.

- Zinema eta plataformetako euskarazko estreinaldiak iraunkorki promozionatzea.

- EITBn euskarazko kulturari eta euskal sortzaileei lehentasunezko tokia egitea.

- Bideojokuen industriako ehun asoziatiboarekin eta enpresarialarekin harremanak sortzea eta lan egitea.

Ondoko argazkian dituzue ekimenean parte hartzen ari diren eragileak:

 


EITB kanaletik interesatuko zaizu...
2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


2023-09-29 | ARGIA
EITB mediako langileek Pablo Gonzálezen egoera larria salatu dute

EITB Mediako langileek ostegunean Pablo González kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi izan diote, "euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria", ELAk zabaldu duenez.


EITBko irratietan greba deitu dute, "inposizioen" aurka eta lan baldintzak hobetzearen alde

Irailaren 14an eta 26an eta urriaren 19an iragarri dituzte protesta egunak. Salatu dute hamahiru urtean ez dietela hitzarmena berritu eta zuzendaritzak ez duela negoziaketa markoa errespetatu.


Ertzaintzako Esan sindikatuak Xabier Lapitz kazetaria kanporatzea eskatu dio EITBri

Ertzaintzako bigarren sindikatuak gogor ekin dio Xabier Lapitz kazetariaren aurka, bere aburuz hark En Jake saioa eta bere Twitter kontua erabiltzen dituelako Ertzaintza eta ertzainak iraindu, eta haien aurka mespretxuz aritzeko.


Frantziako Tourrerako atera dituzten ikurrinek EITB, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren logoak dituzte

Ekainaren 15ean aurkeztu dute ekimena Inés Monguilot (Kutxabank) eta Luis Manuel Martínek (EITB). Guztira 60.000 ikurrin atera dituzte Frantziako Tourrean banatzeko, hiru erakundeen logoekin.


Eguneraketa berriak daude