Alberto Sololuzerenak dira Zaldibarko zabortegiko hezurrak

  • Forentseek astearte gauerdian amaitu dituzte DNA probak. Bilaketa lanak Joaquín Beltránen bilaketan zentratuko dira orain.


2020ko abuztuaren 19an - 11:04
Argazkia: Dani Blanco.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Forentseek igandean eta astelehenean Eizagako zabortegian aurkitutako hezurrak Alberto Sololuzerenak direla ziurtatu ahal izan dute gauerdian, DNA probak amaituta. Euskadi Irratiak eman du berria. Hedabideak azaldu duenez, hezurretan zati bigunak zeuden, eta horrek emaitzak azkartzea ahalbidetu du. Epailea eta senideak jakinaren gainean daude jada. Zabortegian, bitartean, bilaketa lanek jarraitzen dute, zabor luiziak azpian harrapatu zuen bigarren langilearen bila, Joaquín Beltrán.

Sololuzaren hiloba Helene Alberdik sare sozialetan zabaldu du mezua: “Mina betiko izango da, baina behintzat gaurtik aurrera dolua behar bezala egiten has gaitezke. Orain, Joaquín aurki dezatela eta justizia egin dadila”. Sololuzek 62 urte zituen, eta urtarrilean hartu behar zuen erretiroa. Alberdi esker oneko azaldu da hilabeteotan babesa helarazi dieten guztiekin.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!