Alberto Barandiaran: "Euskal hedabideek ezin dute onartu murrizketa gehiago"

  • "Euskal hedabideek bat egin dute argi dutelako estrategiko direla, eta hori da garrantzitsuena", dio Alberto Barandiaran Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteko zuzendariak, Edurne Elizondok Berrian egindako elkarrizketan.


2013ko otsailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hekimeneko zuzendaria da Alberto Barandiaran (Argazkia: Josu Santesteban / ARGIA)

"Ez dago zalantzarik administrazioek egin dutela ahalegina hedabideak sustatzeko; hor daude hainbat hizkuntza politika, gorabehera askorekin, baina iraun dutenak; ez dut argi, ordea, administrazioak estregikotasun hori guk ikusten dugun moduan ikusten dutenik", gaineratu du.

Hizkuntzak biziberritzeko prozesuetan hiru hanka daudela dio Barandiaranek: irakaskuntza, administrazioa eta hedabideak. Hedabideak hizpide, erakunde publikoek ahaleginak egin dituztela esan du. "Baina ez dakit egin ote den gogoeta hori, kontuan hartzen ote den biziberritze prozesu horretan hirugarren hanka direla. Errealitateak esaten digu, gainera, eskolak ez dituela euskaldun osoak sortzen, erabilerak behera egin duela. Hor hedabideek asko egin dezakete. Estrategiko direla nabarmendu behar da. Ez da nahikoa diru laguntzak ematea".

Jaurlaritzaren diru laguntzek behera egingo dutela-eta

"Diru laguntzen kopurua ez da handia, eta jaitsierak heriotza zigorra ekar dezake hedabide askorentzat. Aurrekontu nagusietan betetzen duen portzentajea begiratuta, behera egin du laguntzak azken urteotan. Hor asmo politiko bat dago, eta ezin dugu onartu. Gora-behera horiek bazter uzteko landu nahi dugu hitzarmenarena. Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan du hitzarmenaz hitz egiteko prest dela. (...) Oraingoz entzun ditugun hitzak dira murrizketak egongo direla. Guk ikusi nahi dugu zein den planteamendua. Hedabideek ezin dute onartu murrizketa gehiago, eta gure lana da horri aurre egitea".

Kudeaketa plana

"Orain, kudeaketa plana lantzen ari gara. Hilaren 27ko batzarrean erabakiko da. Ahots bakarra izan nahi dugu lau kontutan: elkartearen barne egituraketan; diru laguntzen auzian; publizitatearen esparruan, eskaintza komunak landu nahi ditugu; eta, azkenik, hedabideen behatokia bultzatu nahi dugu. Gero bakoitzak izanen ditu bere proiektuak eta asmoak, baina puntu horietan batera lan eginen dugu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza politika
EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


Eguneraketa berriak daude