Albert Riveraren azken probokazioa: Altsasun egingo dute ekitaldia azaroaren 4an

  • Ciudadanos alderdiak bultzatzen duen España Ciudadana plataformak ostegunean jakinarazi du hurrengo ekitaldia Altsasun egingo dutela, azaroaren 4an, igandea. "Ekitaldiak egiten ari gara Espainia osoan. Madrilen hasi ginen, Malaga, Mallorka, Bartzelona, Sevillan... eta hurrengoa leku garrantzitsu eta berezia da, Nafarroan izango da, Altsasun", adierazi du Riverak.


2018ko urriaren 18an - 15:59
Albert Riverak iragarri du hurrengo ekitaldia Altsasun egingo dutela.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

"Gure hurrengo ekitaldia Altsasun izango da. Askatasuna eta berdintasuna defendatu behar ditugu herrialde osoan. Nafarroaren duintasuna ere defendatuko dugu: Nafarroa eta EAE anexionatzeko aukera ematen duen Konstituzioaren xedapena ezabatzea nahi dugu".

Riveraren hitzetan Altsasu "sinbolo" bilakatu da Espainiaren batasuna eta "espainiarren arteko berdintasuna" defendatzen dutenen artean. Hala ere, adierazi du, "leku zaila" dela, eta hori pentsatzen dutenak babestu behar dituztela.

Ikusi bideoa:
 

Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan 47 boto

47 boto eskuratu zituen alderdi unionista neoliberalak Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetan, Geroa Baik 1.130, EH Bilduk 825, Podemos 582, PSNk 465, UPNk 434 eta PPk 160.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ciudadanos
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!