The show must go on

Urtebete egin du Juan Guaidóren fikziozko gobernuak. Anaia Handiak babestuta, bere burua presidente izendatu ostean, gisa berean jarraitzen du. Urtebetean ez du inongo estatu-botererik lortu. Halere, fikziozko filma ez da amaitu. Azken egunetan nazioarteko tour bati ekin dio gobernu eta politikari eskuindarren eskutik. Bruselan EAJko Izaskun Bilbao fanari autografoa eta selfie bat oparitu ostean, azken egunotan PP, Vox eta Ciudadanosek hartu dute apopilo. Showak kosta ahala kosta jarraitu behar du. Filmaren amaiera oraindik ez baitugu ikusi.

Argazkia: Olmo Calvo
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.