Aktak euskaraz: oraingoan Arama, Elgeta eta Bergarako udalen aldeko epaia

  • Aldi honetan Arama, Elgeta eta Bergarako udalen jarduna babestu dute epaitegiek, euskara hutsezko aktak erabat legezko direla esanez. Beste ipurdiko bat Carlos Urquijori.


2015eko irailaren 18an - 13:03
Kontseiluak eta UEMAk deitutako manifestazioan ehunka lagunek hartu zuten parte Donostian otsailaren 28an. Argazkia: Kontseilua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Batetik, Espainiak EAEn daukan Gobernu Ordezkaritzara udaleko barne dokumentuak euskara hutsean bidaltzea legezkoa dela ebatzi dute epaitegiek, eta bestetik, abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak ordaintzera zigortu dute Gobernu Ordezkaritza.

Gaintzako eta Amezketako udalek ere aldeko epaia jaso berri dute. Datozen egun eta asteetan epai gehiago espero dituzte udalen defentsa lanetan ari diren abokatuek.

 


UEMA kanalean gehiago
2026ko martxoaren 4
‘Lurralde estrategia euskararentzat’ proposamena
Indarrak ipini eremu euskaldunenean, lurralde osoan eragin dezan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.