Aske geratu dira asteartean atxilotu Aitzinako hiru kide; laugarrena Parisera eraman dute

  • Astearte goizean jendarmeek Aitzina gazte antolakundeko lau gazte atxilotu zituzten Ipar Euskal Herrian. Horietatik hiru aske geratu dira. Larunbatean manifestazioa egingo dute Baionan atxiloketak salatzeko.


2015eko urtarrilaren 30ean - 09:17
Azken eguneraketa: 2015-02-02 11:19
Atxiloketak salatzeko egindako agerraldia. (Argazkia: Ehkz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Haitz Agirrebarrena, Alex Feldmann eta Jean François Magis dira aske gelditu direnak. Telmo Salamon berriz, Parisera eraman dute eta larunbatean geratuko da aske epailearen aurretik igaro ostean, Ehkz agerkariak publikatu duenez.

Espekulazio immobiliarioaren kontrako ekintza baten harira atzeman dituzte. 2013ko azaroan bigarren etxebizitza bat erre zen Itsasun eta “EH ez dago salgai” leloa zuen margotuta.

Atxiloketak, Parisko “terrorismoaren aukako” ministerio publikoak agindu ditu.

Manifestazioa larunbatean

Atxiloketak salatzeko manifestazioa deitu dute larunbatean 16:00etan Baionan "Euskal gazteria aitzina! Konponbidea orain!" lemapean.

EH Baik, Aitzinak eta Lurra eta Etxebizitza kolektiboa dira deitzaileak eta asteazkenean egindako agerraldian Frantziar Estatuaren jarrera salatu dute.

Haien hitzetan, atxiloketak ezin dira Euskal Herriko konponbidearen testuingurutik kanpo ulertu: "Hemengo gizartearen gehiengo zabal batek konponbide prozesuak aitzina egin dezan eskatzen eta aldarrikatzen du eta Pariseri konponbiderako ibilbide-orri zehatz bat zuzendu zaio".

Atxiloketak salatzeko margoketak egin dituzte Baionan eta, gazte bat atxilotu du poliziak, margoketa horiek egitea leporatuta.

Jarraian, atxiloketak salatu eta manifestazioa deitzeko egindako bideoa:


Eguneraketa berriak daude