Aitor Sarasua bertsolaria hil da

  • Azaroaren 14 gauean eman du azken hatsa, gaixotasun luze baten ondorioz. Agurra larunbatean egingo zaio, 11:00etan, Itsasuko elizan.


2018ko azaroaren 15an - 06:44
1967an jaio zen Aretxabaletan. Almen bertso eskolan aritu zen 7 urte zituenetik, Jon anaia eta lagun artean. Patxi Goikoleak eta Xanti Iparragirrek jarri zuten martxan bertso eskola aitzindaria, eta bi hauek izan zituen maisu Aitor Sarasuak. Hemen irakur daiteke Iparragirreri 1986an eginiko elkarrizketa. Eta hemen, bertso eskolen sorrerari buruzko erreportajea.
 

 

Bertso eskolan ikasitako lehen belaunaldi hartako kide da Aitor Sarasua. 1983ko argazki honetan ikus daitezke, Manuel Uztapide bertsolari handiarekin, lehen belaunaldi hartako bertsolariak: Jon Eizmendi, Felix Iñurrategi, Jon eta Aitor Sarasua, Joxe Mari Mujika "Anatx", Xabier Euzkitze, Arantzazu Loidi, Iñaki Izarzelaia eta Danel Goikoetxea. Lehenbiziko Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen Aitor Sarasuak. Hura izan zuen jendaurreko lehen saioa.
 
Gazte sariketak eta Txapelketa Nagusia
16 urtetatik 21era bitartean gaztetan sariketetan hartu zuen parte: Artxanberri eta Pello Errota (1983, 1985, 1987an), Errexil saria (1984an eta 1988an), Fernando Amezketarra (1985), Leniz bailarako txapelketa (1988 eta 1989an), Lizardi saria (1982-1985), Osinalde saria (1987-1989), Xenpelar saria (1983-1986). Leniz bailarako txapela jantzi zuen 1989an, hona hemen bertan kantatu zuen bertsoetako bat.
 
1993an Txapelketa Nagusian hartu zuen parte. Bertsozale Elkartearen datu-basean irakurri eta entzun daiteke kantatutako bat-bateko bertsoen bilduma.
 

 

 
Hemen ikusentzun daiteke bertsotan, Joxe Lizasorekin Tolosan egin zuen saio umoretsuan.
 
2002an Bertsu Ligan parte hartu zuen, Amets Arzallusek ARGIAn dotore kontatu zuenez.
 
Bertso jarri oso ezagunen sortzaile eta ahotsa
1995ean Jon anaiak eta biek Fauna txiki bat bertso berritan (Elkar) diskoa kaleratu zuten, bertso jarriz osatua. Bere ahos bereziak eta kantakera gozoak, zirrara eragiten jarraituko du bertsozale askoren belarrietan.
 
Bertso irakasle eta bertsolaritzaren sustatzaile
Bizitzera Itsasura joan zenean, bertso irakasle aritu zen Bertsularien Lagunak elkartean. 1998tik plazetako jardunetik urrundua, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan aritu zen.
 
Prentsako bere adierazpen batzuk
- Almen lehen bertso eskola, Bertsolari, 1998an
 

Katea ez da eten
Sarasua bertsolari sendian, Maddi Sarasua Laskaraik jarraitzen du plazatan, Aitorren alabak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolariak
2023-09-10 | Kepa Matxain
"Bizitzako sentimendurik sakonenetan, bakarrik gaude"

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, lau urtean eman dioten hirugarrena –Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria dira besteak–. Horren aitzakian bildu, eta... [+]


Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


2022-09-20 | Estitxu Eizagirre
Nor da nor aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian?

42 bertsolari hauek hartuko dute parte hastear den Txapelketa Nagusian. Denak ezagutzen al dituzu? Bakoitzaren ibilbideko datu esanguratsuenak ekarri ditugu infografia honetara.


2020-09-13 | Kepa Matxain
'Bertso Gudua' revisited
Txirrita eta Basarri, Aitzolen begiradapean

1935eko San Sebastian egunez jokatu zen Lehen Bertso Gudua, egungo Bertsolari Txapelketen aurrekari nagusia. Puntako hogei bertsolari lehiatu ziren, Donostiako Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoa leporaino beteta zegoela. Baina lehia hutsetik harago, egun hura historiara igaro da... [+]


2019-04-21 | Koldo Izagirre
Asteko portada hautatua:
1991ko irailaren 29a

Eguneraketa berriak daude