Jon Azpillaga hil da, zentsuraren urteetako bertsolari ikurra

  • Frankismo garaian ezagun egin zen, Jon Lopategirekin batera Euskal Herri osoan plazaz plaza ibilita. Bizkaiko Bertsolari Txapeldun izan zen 1961ean eta Euskal Herriko finalera lautan iritsi zen.


2017ko otsailaren 02an - 14:15

Bertsoa.eus-ek eman du Jon Azpillaga (Pasaia, 1935. Mutriku, 2017) bertsolariaren heriotzaren berri. Pasaian jaioa, gerra urteetan Berriatuara aldatu zen bizitzera familiarekin, urte eta erdi baino ez zuela. 1960tik aurrera Mutrikun bizi izan zen.

Gazterik hasi zen koplatan santa eskean, lehen aldiz bertsotan Amoroton egin zuen ordea, hamalau urte baino ez zituela. Jon Lopategi bertsolariarekin batera aritu zen gero, Frankismo garai beltzean, plazarik plaza. Bertsoa.eus-ek azaldu duen moduan, politikaz jardutea ere tokatu zitzaion askotan eta debekua, zentsura eta "kuarteleko egonaldi batzuk" ezagutu zituen ondorioz. Errepresioari izkin egiten jakin zuen ordea bikoteak, askotan ezizenak erabiliz.

Azpillaga bertsolari txapelketetan ere buru-belarri aritu izan zen, 1961eko Bizkaiko Bertsolari Txapeldun izan zen eta Euskal Herriko finalera iritsi zen 1960, 1962, 1980 eta 1982an.

ARGIA bertso sorta sentikor bat utzi zuen iaz, zendu berri zen Roman Okelarri dedikatua: Okelarri agurra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolariak
2023-09-10 | Kepa Matxain
"Bizitzako sentimendurik sakonenetan, bakarrik gaude"

Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik, lau urtean eman dioten hirugarrena –Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Saria dira besteak–. Horren aitzakian bildu, eta... [+]


Bertso saioetan parte hartzen duten gizon eta emakumeen proportzioa parekatzen ari da

Bertsozale Elkarteak bertso plazen eta saioen inguruan txostena argitaratu du. Bertsolari emakume eta gizonen arteko desoreka eta belaunaldiartekotasuna aztertu ditu, besteak beste.


2022-09-20 | Estitxu Eizagirre
Nor da nor aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusian?

42 bertsolari hauek hartuko dute parte hastear den Txapelketa Nagusian. Denak ezagutzen al dituzu? Bakoitzaren ibilbideko datu esanguratsuenak ekarri ditugu infografia honetara.


2020-09-13 | Kepa Matxain
'Bertso Gudua' revisited
Txirrita eta Basarri, Aitzolen begiradapean

1935eko San Sebastian egunez jokatu zen Lehen Bertso Gudua, egungo Bertsolari Txapelketen aurrekari nagusia. Puntako hogei bertsolari lehiatu ziren, Donostiako Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoa leporaino beteta zegoela. Baina lehia hutsetik harago, egun hura historiara igaro da... [+]


2019-04-21 | Koldo Izagirre
Asteko portada hautatua:
1991ko irailaren 29a

Eguneraketa berriak daude